Bloga.

Ekonomia Zirkularra, ekodiseinua eta heziketa: indar handiko hirukotea.

Ellen MacArthur Fundazioaren arabera, Ekonomia Zirkularra produktuen erabilerari lotutako balioa eratzen duen sistema bizidun bat da, eta ez baliabideen eta energiaren kontsumoari lotutakoa. Produktuekin erlazionatuta dauden eta ekonomia bultzatzen laguntzen duten oinarrizko tresnen artean ekodiseinua nabarmentzen da.

Ekodiseinua produktu edo zerbitzu baten ingurumen perfila bere bizi zikloaren fase guztietan zehar hobetzea bilatzen duten ekintzen multzoa da. Ekodiseinua egiteko, Ekonomia Zirkularra bultzatzen duten hainbat estrategia erabiltzen dira:

  • Produktuaren erabilera bizitza luzatzea.
  • Atal bakoitza konpontzeko aukera.
  • Berrerabiltzeko aukera.
  • Modularitatea.
  • Material birziklatu eta birziklagarrien erabilera.

 

Kontzeptu hauek etorkizuneko diseinatzaile industrialen eta produktu ingeniarien heziketan barneratzea ezinbestekoa da beraz, betiko diseinua ekodiseinua izatera pasa daiten lehen bai-lehen.

Hau dela eta, datorren apirilak 28, Zicla-k material birziklatu eta birziklagarriak produktu berrien diseinuan erabiltzeko aukeren inguruko saio bat emango du Eina Eskolan.

Zicla eta ekodiseinua.

Zicla-k eskarmentu zabala dauka hondakinetatik eratorriko material berrien diseinu eta garapeneaneta aldi berean, bere produktu guztiak ekodiseinatuak dira.

Horrela, bai Zicla-ren bidegorrietarako Zebra bereizgailua zein Vectorial autobus plataforma, Kataluniako Hondakin Agentziaren Diseño para el reciclajesaria lortu dute.

Eina Eskola.

ecodiseñoEina Eskola UAB-aren parte den Diseinu eta Arteetarako unibertsitate zentro bat da. Bere irakaskuntza jarduerak sormenezko garapena, prozedura teknikoen ikasketak eta ekimen profesionala bultzatzea bilatzen ditu, kultura hezkuntzan oinarri sendoak eta hausnarketa kritikorako baliabideak eskaintzearekin batera.

11 maiatza, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.