Bloga.

  • ekonomia zirkularra

Gaur egun, ekonomia zirkular baterantz aldaketa egitea ezinbestekoa da.

Ekonomia zirkularrean aditua den Petar Ostojic-ek uste du “gaur egun, egin, erabili eta bota eskeman oinarritutako ekonomia eredu lineal bat dugula. Ekonomia zirkularrarekin eredu linealari alternatiba bat eskaintzen zaio, produktuen, materialen eta baliabide naturalen balioa ahalik eta denbora gehien mantenduz”.

Ostojic-ek hondakinak esku okerretan dauden baliabide preziatuak bezala deskribatzen ditu. Helburua “bizi zikloaren amaiera” kontzeptua ezabatzea eta klima aldaketari aurre egiteko balio duten eta kalitazteko lanpostuak sortzen dituzten enpresa berriak aurkitzea da.

Petar-en arabera, bai gobernuek zein ekintzaileek edo enpresa handiek paper oso garrantzitsua betetzen dute ekonomia zirkular baten garapenean eta hurrengoa uste du:

Gobernuak beharrezkoak diren araudiak eta estimuluak garatzeko gai dira. Hare gehiago, ekonomia zirkularra gehien garatu duten herrialdeak, kolaborazio publiko-pribatu garrantzitsuak izan dituzten horiek dira.

Ekintzaileek haien prozesuak aztertzeko, aukerak bilatzeko eta haien eredu linealak zirkularretan bihurtzeko erantzukizuna hartu beharko lukete.

Enpresa handiak izan ziren, gaur egungo trantsizioaren beharraz ohartu ziren lehenengoak eta hurrengoa esanez amaitu du “enpresek ez badute negozio eradua aldatzen eta ari direnaren inguruan kontzientiza hartzen, desagertu egingo dira”.

Zicla eta ekonomia zirkularra.

Zicla Ekonomia Zirkularrarekin guztiz konprometitutako enpresa da bere hasieratik.

Hondakinak berritzeko eta negozio berriak bultzatzeko aukera bezala ikusten ditugu, gure ingurumen eta giza konpromezuak mugitzen gaitu eta horregatik ekonomia zirkularraren esparruko proiektuak garatzen ditugu eskala eta sektore ezberdinetan, bai administrazio zein enpresa publiko eta pribatuentzako.

Aipagarria da hondakinak material berrietan bihurtzeko alternatibak bilatzeko dugun esperientzia, horrela bigarren bizitza bat emanez. Halaber, %100ean material birziklatuz eta birziklagarriz egindako produktuak ekodiseinatu, garatu eta fabrikatzeko ditugu trafikoaren, mugikortasunaren eta irisgarritasunaren arazoak konpontzen laguntzeko. Prozesu honetan bizi ziklo osoa hartzen dugu kontutan ingurumen inpaktua murrizteko eta erabilgarritasuna handitzeko.

25 Urr, 2018 I Kategoriak: HIRI I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.