Bartzelona Design Week topaketaren 12. edizioak ateak itxi zituen pasa den ostiralean, ekainak 16, 20.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin, aurreko urteetako asistentzia markak hobetuz.
BDW-aren edizio honetan jarduera kopurua %50 baino gehiago handitu da enpresa, erakunde eta eskolen lanari esker, baita babesle eta laguntzaileei esker ere.
Horretaz gain, aurten nazioarteko ordezkari gehiago egon dira BCD-k (Barcelona Centre de Disseny-ek) antolatutako eta Bartzelonako Disseny Hub-ean egindako jardueretan 67 herrialdeetatik etorritako parte-hartzaileekin, asistentzia osoaren %20a suposatzen duena.
“Gizartea eraldatzen” lemapean, edizio honetan konferentziak, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, zirkuitoak, mahai borobilak, ospakizunak eta networking jarduerak burutu dira; horrela “diseinua gizartea eraldatzeko eta berrikuntza, jasangarritasun eta bizi kalitatea hobetzeko” tresna ote den eztabaidatu ahal izan da. Gizarteari eta jasangarritasunari lotutako alderdiak bereziki garrantzitsuak dira gaur egun, izan ere, munduak gure ohitura eta jarrerak aldatzea eskatzen digu. Horrela, ekonomia zirkularrean oinarria duen ekodiseinua, etorkizun jasangarriago bat lortzeko pausuetako bat da.
2018ko edizioa ekainaren 7a eta 14aren artean ospatuko da, eta ekodiseinuz eta berrikuntzaz gainezka egongo dela ez dugu zalantzan jartzen.
ZICLA ekodiseinua eta berrikuntzarekin
ZICLA-n gure produktuak ekodiseinatzen ditugu hurrengo ezaugarriak kontutan izanik: desmaterializazioa, material birziklatuen erabilera, monomaterialak, zatikako konponketa, modularitatea, iraunkortasuna eta birziklapena bizitzaren amaieran. Betiere gure produktuak lehiakorrak izan behar direla kontutan hartuz, bai kalitatea eta bai prezioaren aldetik ere.
0 Comments