Bloga.

  • ekoberrikuntza proiektuak

Negozio plana hobetu enpresaren “heriotza harana” gainditzeko.

Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Herri Baltzuak, Euskadiko enpresei zuzendutako diru laguntza programa bat atera zuen 2014ean ekonomia zirkularra, ekodiseinua eta ekoberrikuntzaren inguruko irtenbide ekoberritzaileak frogatzeko. Hala ere, egun arte burututako proiektuen %40a bakarrik izan dira bideragarriak eta baliteke arrazoia aurkeztutako proiekuen negozio ereduetan hautemandako gabeziekin lotuta egotea.

Horregatik, pasadan urriak 25ean Ihobek jardunaldi bat antolatu du QiEurope, teknologia merkatura eramatearen inpaktua aztertzen aditutako enpresarekin bat. Jardunaldia Euskadin finkatuta dauden eta ekoberrikuntza proiektuetan, buru zein bazkide moduan parte hartu duten enpresen negozio arduradunei bideratuta egon da, haien poriektuetan aurreikusitako negozio lerro berrien inguruan hausnartzeko.

Jardunaldiaz gain, programak norbanako aholkularitza hartu du barne negozio planak hobetzeko, enpresaren merkaturatze ikuspuntua hobetzeko eta finantziazio pribatua lortzeko ekintzak identifikatzeko asmoz, ekoberrikuntza proiektu bideragarriak (teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren iksuspuntutik) aurrera atera daitezen eta ekonomia zirkularraren esparruko irtenbideak merkatuan barneratu ditzaten. Zicla-k programa honetan parte hartu du.

Enpresaren heriotza harana.

Enpresaren heriotza harana, proiektu bat hasten den momentutik eta gastuak sortzen hasten direnetik, garatutako produktu edo zerbitzua arrakasta izaten duen arte eta, gutxienez, gastuak berdintzeko moduko ingresuak lortzen dituen arte, hau da finantza-oreka bat lortzen den momentura arte, luzatzen da.

ekoberrikuntza proiektuak

Oreka puntua igarota enpresak edo negozio ereduak bideragarritasuna lortu duela esan daiteke, nahiz eta enpresa desagertzea eragin dezaketen arriskuak existitzen jarraituko duten. Horregatik, edozein enpresa-sorkuntza errealistaren helburu nagusia, heriotza harana gainditzea izan behar da.

Zicla eta ekoberrikuntza proiektuak.

Zicla-k berebiziko esperientzia dauka irtenbide berritzailetan oinarritutako proiektuak diseinatzen, burutzen eta laguntzen, bereziki hondakinen birziklapenarekin eta horietatik industriarentzako material berriak eta kontsumorako produktu berriak sortzearekin lotuta eta balio kate berrien sorrerarekin lotuta.

Zeragin hau babesten duen adibide bat gure Zipper bidegorri bereizgailua da, kable elektrikoen estaldura plastikoa, mahuka hondakinak eta bestelako hondakinak birziklatuz lortutako materialarekin egina dagoena %100ean eta ekoberrikuntza poriektu arrakastatsu baten ondorio dena.

12 Aza, 2018 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.