Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Obra Social la Caixa eta Fórum Ambiental Fundazioaren arteko proiektuetako bat Ekoberrikuntza laborategia da. Proiektu honen helburua enpresak berrikuntzarekin konektatzea da, horrela hurrengo irtenbide iraunkorrak sortzeko:
Helburu hori lortzeko, ekoberrikuntza aplikatzeko hainbat ekimen bultzatzen ari dira, merkatua kontuan hartuta, eta, aldi berean, ekonomian eta gizartean eragin positiboa izan dezaten.
Produktuen edo zerbitzuen bizi-zikloa kontuan hartuta eta ekononmia zirukularraren printzipioetan oinarrituta bere jarduera ekonomikoa bideratzeko prest dagoen edozein enpresak ekimen horietako edozeinetan parte hartu ahal izango du, bere tamaina edo sektorea kontuan hartu gabe.
Zure enpresa eredu zirkularrago baterantz bideratzeko orduan zenbait aspektu garrantzitsu hartu behar dira kontuan.
Zicla erabat konprometituta dago ekonomia zirkularrarekin bere hastapenetatik.
Hondakinak barrikuntzarako eta negozio berriak bultzatzeko aukera gisa ikusten ditugu, ingurumen eta gizarte konpromeuek mugitzen giatuzte, horregatik ekonomia zirkularreko proiektuak gauzatzen ditugu eskala eta sektore ezberdinetan, bai administrazioarentzat bai enpresa publiko zein pribatuentzat. Aipatzekoa da gure esperientzia hondakinak industriarentzako material berrietan eraldatzeko eta merkatuan bigarren aukera bat emateko. Era berean, %100 birziklatuak eta birziklagarriak diren produktuak diseinatu, garatu eta fabrikatzen ditugu, hirietako trafiko-arazoak mugikortasuna eta irisgarritasuna konpontzeko, beren bizi-zikloa kontuan hartuta ingurumen inpaktua minimizatzeko eta funtzionaltasuna maximizatzeko.
Izatez, ZICLA arrakasta kasu moduan agertzen da Vectorial® sistemarekin Ekoberrikuntza Laborategiaren lan-ildo batean; hain zuzen ere, “ekoberrikuntzari esker lehiakortasuna hobetu duten enpresa nazional eta nazioartekoen kasu praktikoen” fitxetan.