Bloga

Nola eman bigarren bizitza ehun-hondakinei.

23 Mar, 2019 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Mundu osoan geroz eta arropa gahiago sortzen da eta Ellen McArthur Fundazioaren arabera, 2000 eta 2015 urteen artean arropa ekoizpena bikoiztu egin da. Aldiz, arropari ematen zaion erabilera-denbora erdira murriztu da (Time Out Fashion). Ondorioz, ehun-hondakinak era geldiezinean hazten ari dira eta hau, arduratuta egoteko arrazoi bat da. Espainiako biztanle bakoitzak 12 eta 14 kilo ehun-hondakin artean sortzen ditu eta horietatik %20a birziklatzen da soilik. Eta ez hori bakarrik, gainera birziklapen prozesua geroz eta konplexuagoa da zuntz naturalak eta sintetikoak nahastuta agertzearen ondorioz.

Zuntz sintetikoen artean gehien erabiltzen dena poliesterra da, bere erabilera %157 handitu da 2000 urtetik 2016 urtera. Gaur egun, zuntz mota ezberdinen nahasketak arroparen birziklapena zailtzeaz gain, CO2 isurien handipena ere eragiten du (poliesterraren ekoizpenak kotoiaren ekoizpenak baino hiru aldiz CO2 emisio gehiago sortzen du). Gainera, zuntz hauekin egindako arropak garbitzerakoan, itsasoetan amitzen duten mikro-partikulak askatzen dira, elikadura katera heltzen direnak.

Zer egin nahi ez duzun arroparekin.

Aukera bat bigarren bizitza bat ematea da, beste jantziengatik trukatuz azoketan edo bigarren eskuko dendetan salduz.

Sormena medio, berriro diseinatu eta beste jantzi berri bakarretan bihuru daitezke.

Hirugarren aukera bat, erabiltzen ez dugun arropa Cáritas, Koopera, Fundacion Humana edo Asociación Española de Recuperación Económica y Social (AERESS) erakundeen edukiontzietan uztea da. Guzti hauek ehun-hondakinak kudeatzen dituzte orain dela hainbat urte. Biltzen dituzten jantzi guztiak hautaketa eta tratamendurako instalazioetara bideratzen dituzte. Zenbait ehun mota arropa berriak egiteko erabiltzen dira eta gainontzekoak, dohaintzan ematen dira, birziklatzen dira edo energia sortzeko prozesatzen dira.

ZICLA eta ehun-hondakinak.

ehun-hondakinakZICLA-n sektoreko multinazional ezagun baten ehun-hondakinen balorizazioa egiteko lan egin dugu. Burututako proiektuaren baitan, enpresa honen ehun-hondakinetatik taula zurrunak fabrikatu ziren. hondakinak txikitu ziren, poliuretanozko erretxinarekin aglomeratu ziren eta plater beroko prentsa batean prentsatu ziren. Hondakinak, bildumetako soberakinetatik eta arropa ekoiztearen ebakinetatik zetozten eta garatutako taulak enpresaren denda bateko aldagelak eraikitzeko fabrikatu ziren.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.