Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Egurbide proiektua Etxebarri eta Basauri (Bizkaia) udalerrietan arotzeria eta altzarien sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko beharretik sortu zen, eta bere jardueren artean, sektore horretako enpresen hondakinen kudeaketa hobetzeko helburua egon da, ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatuz.
Behargintza Basauri-Etxebarri-k bultzatutako proiektu orokorraren esparruan sektoreko 6 enpresek hartzen dute parte eta enpresa horien lehiakortasuna handitzeko, hondakinen kudeaketa hobetzea eta ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatzea aukera gisa hauteman ziren.
ZICLAk proiektu honetan parte hartu ahal izan du ingurumen-aholkulari moduan, izan ere, ibilbide luzea dugu hondakinak eta birziklatutako materialak balorizatzeko berrikuntzan eta ekonomia zirkularreko proiektuak garatzen. Egindako lana 6 enpresa parte-hartzeileen eta orokorrean sektorearen egungo egoeraren azterketa bat izan da, hondakinen kudeaketari dagokionez. Emaitza moduan hondakinen kudeaketaren hobekuntzarako proposamen zehtazak garatu dira ekonomia zirkularraren printzipioekin lerrokatuta sektore osoari transferitu ahal izateko.
Horrela, ZICLAk jarduera zehatz hauek garatu ahal izango ditu:
Proiektuak Behargintza Basauri-Etxebarri, enplegua eta lehiakortasuna sustatzeko eta hobetzeko udal zerbitzuaren finantziazioa jaso du.