Bloga

Bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriari buruzko mugaz gaindiko 1. jardunaldia Ederbidea proiektuaren baitan.

27 Urr, 2017 | BESTE BATZUK | 0 comments

Datorren 2017ko azaroaren 30ean, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriari buruzko mugaz gaindiko 1. Jardunaldia ospatuko da Donostian, ederbidea proiektua dela eta.

Jardunaldi honek Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeetako bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan hausnartzeko eta esperientziak elkarbanatzeko balioko du. Jardunaldiaren programan, beste gai batzuen artean, gauzatutako bizikleta-politikak aurkeztuko dira. Etorkizunera begira aurrerapausoak emateko dauden tresnak aztertuko dira eta etorkizunean Ederbidea proiektuak topatuko dituen erronkak azalduko dira. Horretarako, jardunaldian zehar agente lokalak, nazionalak eta nazioartekoak entzun ahal izango dira, hala nola Marisol Garmendia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatua, edota Laurence Pauly eta Sabine Etcheverry-Deirolles, Conseil départemental des Pyrénées-Atlantiques kontseiluko mugikortasun saileko arduradunak. Izen ematea doakoa da Gipuzkoa Bizikletaz webguneko formularioan.

Ederbidea proiektua.

Ederbidea proiektua2016-2019 Ederbidea proiektua, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeetan, bizikletaren erabilera eguneroko mugikortasunean eta turismo desplazamenduetan bultzatzeko mugaz-gaindiko lankidetza ekimena da.

Hiru lurraldeentzako bizikleta-politika bateratu bat sortzea eta Iruñea, Donostia eta Baiona hiriak 240 kilometroko bidegorri sare baten bidez lotzea bilatzen du, haietatik 90 km berriak izango direlarik.

Horrela, emisio kutsakorrak murriztea, garraio jasangarriak bultzatzea, zirkulazioa arintzea, pertsonen osasuna hobetzea eta turismo produktu bateratu bat sortzea bilatuko da.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.