Bloga

CREAToR eta Fenix, hondakin plastikoen arloan berritzaileak diren proiektuen bi adibide.

12 Ots, 2020 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Proiektu asko dira hondakin plastikoen korronteak bildu eta sailkatzeko, suaren aurkako gehigarri bromatuak kentzeko eta kalitatezko plastiko birziklatuak birformulatu eta ekoizteko arloetan berrikuntzak garatzera bideratuta daudenak.

CREAToR proiektua.

ZICLA CREAToR eta FENIX CREAToR eta Fenix, hondakin plastikoen arloan berritzaileak diren proiektuen bi adibide. 1Material plastiko askok bromoa bezalako sugar-atzeratzaile arriskutsuak dituzte. 2004.urtetik EBan sugar-atzeratzaile hauen erabilpena debekatuta dago hainbat urtez ingurumenean iraun dezaketelako toxikoak diren mailetan metatzera iritsiz. Hala ere, sugar-atzeratzaile hauek, 1970eko hamarkadatik 2004ra, ehunka produktutan erabiliak izan dira eta horietako asko oraindik ez dira beren bizitzaren amaierara iritsi.

Horren ondorioz, batez ere eraikuntzakoak eta eraispenekoak, aeronautikakoak eta elektronikakoak diren produktu hauek hondakin bihurtzen diren heinean, erronka ekonomiko eta ingurumen-erronka garrantzitsua suposatzen dute. Aukerarik onena horiek birziklatzea izango litzatekeen arren, askotan material horiek bildu, sailkatu eta araztearen kostua altuegia denez, normalean errausketaren edo zabortegiaren bidez ezabatzen dira, edo, kasurik onenean, balio txikiko aplikazioetan birziklatzen dira.

CREAToR proiektuaren helburua arriskutsuak diren sugar-atzeratzaileak hondakin plastikoetatik bereizteko eta lortutako materiala industrian berrerabiltzeko prozesua garatzea da. Prozesu horrek erauzketa jarraituko teknologiak erabiliko ditu hala nola, CO2 superkritikoa eta disolbatzaile eutektikoak torloju bikoitzeko estrusio-makinetan.

Prozesu hau laborategi eskalatik eskala industrialera pasa daitekeela bermatzeko, partzuergoak balio-katearen etapa bakoitzean ere lan egingo du hurrengoak garatuz: materialak biltzeko prozesu logistiko bat, sailkapenerako eta kalitatearen kontrolerako karakterizazio-teknologia berriak, material araztua aldatzeko aukerak (adibidez, sugar-atzeratzaile ez-arriskutsu berriak sartzea) eta jatorrizko merkatuan aplikazio berdinetan, zein automozio industrian bestelako aplikazioetan berrerabiltzeko kasu espezifikoen azterketak.

FENIX proiektua.

FENIX proiektuaren helburua, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak birziklatzerakoan hondakin gisa ateratzen den, eta oraindik zabortegietan amaitzen duen frakziotik kalitatezko galauts plastikoak egitea izan zen. Frakzio hau kutsatuta ez dauden TEEH-eko birziklapen prozesuan sortzen da, zeinetan birrinketa, bereizketa eta saikapen prozesu ezberdinak ematen diren.

FENIX proiektuaren burua Indumetal Recycling izan zen, Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen Ihobe Sozietate Publikoa, Gaiker-IK4 ikerketa zentroa, kalitatezko galauts plastikoa egiten duen ALIGOPLAST enpresa eta ZICLAren laguntza izan zuelarik.

ZICLA CREAToR eta FENIX CREAToR eta Fenix, hondakin plastikoen arloan berritzaileak diren proiektuen bi adibide. 3Fenix proiektua Ihobek hondakin fluxu ezberdinei konponbide zirkularra emateko eta hauek ezarpen industrial bat izan dezaten, enpresen arteko elkarlana eta proiektuen garapena bilatzen duen iniziatiba baten alorrean, bultzatutako Euskadiko Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektuetako bat da.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.