Bloga

ConBici eta Bizikletarako lehen Estatuko Plan Estrategikoa.

10 Abe, 2016 | BESTE BATZUK | 0 comments

161210_conbici-red-ciclista-separador-carril-bici

ConBici-ek CONAMAn Bizikletarako lehen Estatuko Plan Estrategikoa onartzeko arrazoiak aurkeztu zituen ikus-entzunezko batean.  

ConBici-ak bost minutu baino zertxobait gehiagoko luzera daukan bideo bat egin du, esandako Planaren behartasuna azalduz, bizikleta erabiltzea erabakitzen duen famila bat eta eginez aurkitzen dituen abantailak aurkeztuz. Horrela familia hori eta gizarte osoaren bitarteko analogia sortzen du. Bukatzeko bideoak Bizikletarako Agiria izenpetzea eskatzen du eta 25 segundoko luzera duten “pilula” batzuekin osatzen da, arrazoi garrantzitsuenak azpimarratzen dituztenek eta sare sozialetan hedatuko direnak.

Lan honek PONS Seguridad Vial, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Valentziako Udalaren Mugikortasun Zinegotzigoaren finantzaketa izan du.

ConBici.

ConBici Espainia osoko 60 erakunde eta talde biltzen dituen koordinatzailea da eta bizikleta garraiobide bezala ohizko erabilera praktikatzen, defendatzen eta bultzatzen du. Bere ohiko aktibitateak ondoren esaten dira:

  • Bide Zirkulazioaren Segurtasun eta Trafikoko Goi-mailako Kontseiluaren kidea da, bide publikoetako txirrindularien izenean.
  • 1996tik bi urteko aldizkakotasunarekin “Bizikleta eta Hiria” Iberiar Kongresua antolatzen du, Espainia eta Portugal artean kokapena txandakatuz.
  • Pertsona guztiak segurtasun baldintzetan mugitzeko eskubidea babesteko trafikoko legedia bat sortzeko lan egiten du, oinezkoak eta txirrindulariak barne.
  • Mugikortasunerako Europako Astearen (SEM) Batzorde Zientifiko-Teknikoaren kidea da.
  • Bizikletako erabileraren eta jasangarritasunaren aldeko politiken nazional eta nazioarteko adibideak sortzen eta hedatzen ditu.
  • Garraio publikoak eta bizikletaren erabilera elkartzeko eskubidea eta egokitasuna aldarrikatzen du.
  • Zikloturismoko, edo aneka ziklismoko, europar eredua defendatzen du, ingurumenean, tokiko ekonomian eta pertsonetako ongitasunean daukan onura handia dela eta.
  • Eremu desberdinetako adituak batzen ditu (hirigintza, azpiegiturak, ekonomia, turismoa, legedia, osasuna, hezkuntza eta abar), osasuneko, ingurumeneko eta garraioetako arazoak konpontzeko bizikletaren erabilera jakiten.
  • Gai desberdinei buruzko lantaldeak ditu, besteen artean garraio publikoak, legedia, eta azpiegiturak.
  • 1985etik hiri txirrindularien eta zikloturisten arteko Batzarra antolatzen du urtean bitan Espainiako edo Portugaleko leku batean.
  • ConBici-etako kide batzuk haien hiriko hiri-ziklismoko gaietan nahasten dira (politika, azpiegiturak, sustapena…) eta beste batzuk europar ereduko zikloturismoa garatzen dute, hau da, bizikleta erabiltzea ibilbide lasaietatik bidaiatzeko eta paisai berriak aurkitzeko.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.