Bloga.

  • CO2 emisioen murrizketa

Ekonomia Zirkularrak CO2 emisioak neutralizatzea ahalbidetu lezake.

Material Economics aholkularitza-enpresak argitaratutako ikerketaren arabera “plastiko eta metalen birziklapenak Europar Batasunaren CO2 emisioak neutralizatzea ahalbidetu lezake 2050 urterako”.

Aipatutako ikerketaren ondorio bat da altzairua, plastikoa, aluminioa eta porlanaren birziklapen tasak handituz gero (lau materialik garrantzitsuenak emisioei dagokienez), Europar Batauneko emisio industriak %50a baino gehiago murriztu ahalko liratekela. Halaber, azpimarratu du oso garrantzitsua dela eskaria kontuan hartzea eta ez soilik eskaintza deskarbonizatzea.

CO2 emisioen murrizketa ekonomia zirkularraren bitartez.

Asmo handieneko datuen arabera, ekonomia zirkularrago batek industria astunaren emisioak 296 milioi tona CO2-ra jaitsiko lituzke 2050rako. Hare gehiago, EBak bere emisioak zerora jaitsi ahalko lituzke lehen aipatutako lau materialen erebilera efizienteagoa izango balitz.

“Material hauen berrerabilpenak eta birziklapenak soilik, urteko emisioak 178 megatona jaistea ahalbidetuko luke. Prozesu efizienteagoek eta enpresa ereduen transformazioak 56 eta 62 megatona murriztea ekarriko lukete, hurrenez hurren”.

Egungo joerak aurrera jarraitzen badu, uste da mende amaierarako materialen produkzioak 900 mila milioi tona CO2 sortuko dituela. Ikerketaren egileen hitzetan, “zifra hau 600 gigatonara txikitzeko, berebizikoa da ekonomia zirkularrean konfiantza handiagoa izatea”.

Ikerketak nabarmentzen du plastikoen %56 medio mekanikoen bidez birziklatu ahalko litzatekela eta produktuen desmuntatze prozesuak eta diseinuak aldatu beharko liratekela haien bizitza amaieran, birziklapenaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko. Altzairuak birziklapenerako %70eko aukera duaka eta aluminioak %50eakoa. Beste alde bateteik, ikerketan aitortu dute porlanaren sektorea efizienteago egitea zaila izan daitekela.

Zicla-ren konpromezua.

Urtero, milaka hondakin tona hondakindegietan ezuten dira edo erraustegietan erretzen dira. Horretaz gain, uste da munduko populazioaren %70a hiriguneetan biziko dela datozen urteetan. Bi faktore hauek erronka bat suposatuko dute hondakinen kudeaketari, mugikortasunari eta irisgarritasunari dagokionez hirien baitan. Gure konpromezua, erronka hauen propio egitea da hondakin hauen birziklapenerako aukera ezberdinak garatuz eta aplikatuz, horrela gure ingurumenaren hobekuntza sustatuz.

Ekonomia zirkularrean oinarritutako industria eta hirigintza lortzeko aritzen gara lanean, hurbileko teknologiak eta sare industrialak baliatuz.

7 Ira, 2018 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.