Bloga

Hiri jasangarria: hirira itzultzen diren hondakinak.

5 Abe, 2016 | ZICLA KOMUNIKABIDETAN | 0 comments

16105_ciudad-sostenible-valorizacion-residuos-economia-circular

Hirira itzultzen diren hondakinak.

Alfredo Balmaceda – ZICLAko zuzendaria eta kofundatzailea

2050ean planetako biztanleriaren %70 baino gehiago hirietan biziko dela pentsatzen da. Hiri erdigunetan biztanleriaren kontzentrazio prozesu azkar honek erronka handiak ekarriko ditu mugikortasunaren, irisgarritasunaren eta hondakinen kudeaketa zuzenean. Hondakinak arazoaren parte izanez, konponbidearen parte izan ahal dira ere. Errealitatea urtero milaka tona hondakin zabortegietan botatzen edo errautsen direla da. Hala ere, hondakin hauek ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak diren konponbide irudimentsuak erabiliz baliabideetan eraldatu egin ahal dira, hau da hiri berak sortzen dituen arazoei konponbideak eman ahal dituzten produktuak garatzeko lehengai berrietan, horrela materialen zikloa era eraginkorraz itxiz.

Hondakinez hitz egiten, orokorrean hirietako biztanleek sortzen dituzten hiri-hondakin solidoetan pentsatzen da. Halaber, baliabide bezala erabiltzeko egokiak diren hondakin sorta guztiz ere handiagoa da eta dator, biztanleetatik gain, giza-jarduera guztietatik, bereziki, zerbitzuetatik eta industriatik. Edozein kasuan, proposatzen den konponbide bakoitzak hondakinaren benetako “upcycling” bilatu behar du erantsitako balio handiena daukan material edo produktu batean eraldatzeko.

Eraikuntza edo aukera agorrezinak dituen iturriak.

Eraikuntzan litosferan egiten diren lehengaien erauzketen %60 kontsumitzen dela pentsatzen da atmosferari isurtzen den CO2ren %50aren zuzeneko eta zeharkako arduraduna da, Espainiako biztanle bakoitzak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinez 1,1 tona sortuz urtero. Hondakin hauek berriro eraikuntzan eta hiri-lanetan erabili ahal diren kalitate bikaineko idorretan eraldatu ahal dira. Birziklatutako idorrak erabilera desberdinak dituzte, zangetako betegarri bakunetik prefabrikatutako hormigoizko egiturei, zintarriak, galtzada-harriak, baldosak eta abar bezala. Eta birziklatutako idorretako fabrikazio prozesuan sortzen diren finak, errepide lanetan asfaltozko nahasteetan sartu ahal dira. Eraikuntzan sortzen diren igeltsuen hondakinetako kasu berezian, erabilera lerro berria garatzen ari da, bereziki eraikuntzako elementuek, hondakin hauek dauzkatenak eta horrela eraikuntza prozesuari itzultzea baimentzen dute.

Eragingarriak izan diren errepideen bide-zoruen birrintze prozesuan sortutako fresaketaren hondakina eta Espainian urtero 2,5 milioi tona sortzen duena, bide-zoruen geruza berriak eraikitzeko sekulako lehengaia da

EDAR-etan sortutako hiri araztegien lokatzak, lehortuta eta haustuta eta gero (Katalunian bakarrik 86.000 tona / urtero), eraikuntzarako hormigoizko pilaka fabrikazioan erabiltzen den zementuari gehitzen zaizkio gehigarri bezala eta hormigoizko prefabrikatuetan ere eta horrela hiriari itzuli ahal dira espaloiko lauza eran, zintarrietan, galtzada-harrietan, eta abar.

 

Errefusak edo inork ez dituen nahi hondakin haiek…oraindik.

Normalean zabortegietan botata edo erraustuta bukatzen duen hondakin solidoen tratamenduen fabriketako errefusak, plastikoetako galautsetan eraldatu ahal dira, gero estrusio bat eginez tamaina desberdinetako profiletan eraldatu ahal direnak hiri-altzarietako egurra ordezkatzeko: bankuak, paperontziak, pasaguneak, eta abar.

Pneumatikoen itzulera hirietako kaleetara.

Erabiliz kanpoko pneumatikoen hondakinak Espainian urtero 300.000 tona sortzen dutenek erabilera desberdinak dituzte, birrinduta eta gero hirietara itzuli ahal dira haien kaleetako edo errepideetako asfaltozko betuna eran, edo umeentzako jokoen lekuetan jartzen diren lauza malguak eta kolpeetako indargetzaileak, edo bere injekzioa baimentzen duten polimero desberdinekin nahastuta eta haustu eta gero automobilgintzarako produktuetan.

 

Txirrindularien segurtasuna eta bus geltokietako irisgarritasuna giltzarria plastikoetako hondakinetan.

Kobre berreskuratzen duen industrian sortutako PVC-ko hondakinak erabiliz kanpoko kable elektrikoetatik eta plastiko honekin egindako mahuken eta banderatxoen hondakinetatik datozenak, hirietan txirrindularien segurtasuna hobetzen duten bidegorrietako bereizgailuetan eraldatu ahal dira edo hiretako geltokietan autobusetarako irisgarritasuna hobetzen duten plataforma modularretan.

Eta beste hondakinetako mundu bat eta hirietara produktu berri eran itzultzeko digeritzen dituen industriak.

Saretoak, lauzak, estaldurak, tetrabrick-etako ontzietatik datozen hondakinekin egin ahal dira. Zelulosa frakzioa paper-industrian kenduta eta gero, geratzen den hondarra polietilenoko eta aluminioko nahaste batez eratuta, injektatu edo prentsatu ahal diren plastikozko galautsetan eraldatu ahal dira. Kafe kutxatilek norabide bera izan ahal dute, hondarra bereiztu eta gero, eguneroko erabilera duten produktu desberdinetako fabrikazioan sartu ahal diren plastikozko galautsetan eta birrinketetan eraldatu ahal dira.

Poliuretanoko aparra duten erabiliz kanpoko lastairak prentsaketa eta erretxinarekin pilaketa prozesu bat egin eta gero hidroponiako laboratzerako tapakietan eraldatu egin ahal dira. Teknologia bera erabiliz, igerilekuentzako txurroetako eta kanpinetako koltxoneten fabrikazioan sortzen den zelda itxiko polietileno hondakinak, zelai artifizialetako tapakien azpian instalatu ahal diren tapaki indargetzaile eta drainagarrietan eraldatu ahal dira.

Automobilgintzan eta azoketan sortutako moketa hondakinak, hirietara itzuli ahal dira errepidetan trafikoak sortzen duen soinu-kutsadura murrizteko soinu-plaka eran. Norabide bera izan ahal dute zurratuan sortutako larru hondakinek.

Teknologia berriek Tresna Elektriko eta Elektronikoetako Hondakinetatik (TEEH) datozen kalitatezko plastikozko frakzioak lortzea baimentzen dute. Frakzio horiek prozesu industrial desberdinetan berriro sartu ahal dira.  .

…eta hondakin berriak agertuko diren etorkizuna eta birziklatzeko teknologia berriak.

Lehen aipatutako kasuak giza jardueran sortutako hondakinen adibide batzuk, egokituak eta eraldatuak eta gero lehengaietan edo produktu finaletan hirietara itzuli ahal diren hondakinen adibide batzuk dira bakarrik.

 

Eta etorkizunean erronka berriak sortuko dituzten hondakin berriak egongo dira, baina hirietako eta haien biztanleetako beharrei erantzunak eman ahal dituzten produktu berrietan eraldatzeko teknologia berriak eta aurreratuagoak egongo dira ere.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.