Bloga.

  • Circular Economy Hotspot

Circular Economy Hotspot Scotland 2018 – Katalunia 2020.

Pasadan urriak 30 eta azaroak 1 tartean, Zicla, Circular Economy Hotspot 2018 topaketan egon zen Glasgow-en (Erresuma Batua). Bertara Europa osoko herrialde eta lurralde ezberdinetako ordezkariak hurbildu ziren, haien artean Katalunia.

Zer da Circular Economy Hotspot?

Circular Economy HotspotCircular Economy Hotspot nazioarteko jardunaldian, gaur arte Eskozian ekonomia zirkularra ezartzeko egin den hurbilketa da eta bertan, sortutako negozio zirkularrak ezagutzera eman dira. Zero Waste Scotland erakundeak antolatuta, programak Eskoziako enpresa aintzindarietara bisitak, ekonomia zirkularrean, politikan eta berrikuntzan aditutako pertsonen saioak eta saretze aukerak eskaini izan ditu.

 

Zer gertatu da Eskoziako Circular Economy Hotspot jardunaldian?

Jardunaldiaren hiru egunetan zehar aditu askok Ekonomia Zirkularraren inguruan esan behar zutena entzuteko aukera izan dugu.

Eztabaidatutakoa laburbiltzeko esaldia izan daiteke Ekonomia Zirkuarraren esanahia ulertu dugun puntuan gaudela baina oraindik, praktikara modu arrakastatsuan eramateko tresnak behar ditugula. Horretarako, lankidetza ezinbestekoa da. Izatez, LANKIDETZA era KOOPERAZIOA jardunaldiak iraun dituen hiru egunetan zehar gehien entzundako hitzak izan dira, EKONOMIA ZIRKULARRA eta gero noski.

Orain, gure bizimodua aldatzeko lanean hasteko garaia da. Biztanle moduan, guztiok dugu aldaketa bultzatzeko gaitasuna, Rebecca Rickets, Glasgoweko Komertzio Ganberako Circular Glasgow ekimenaren poriektu-gerenteak bere aurkezpenean esan bezala, “pertsona askoren lankidetza behar da inpaktu bat lortzeko”. Hau gogoan izan behar dugu.

Topaketatik motibatuta bueltatu gara, jendea, gutxinaka, aldaketaren beharraz ohartzen ari dela ikusita eta aldaketarako bidea berdin ulertzen dugula ikusita.

Honetaz gain, topaketaren azken egunean, 2020-ko Circular Economy Hotspot topaketa Kataluinian ospatuko dela iragarri zen. Beraz, bi urte ditugu Ekonomia Zirkularraren ereduan aurrerapenak egiteko eta espero dugu gai izango garela garapen positibo bati buruz hitz egiteko. Lan eta lan arituko gara hau horrela gauzatu dadin.

Katalunia eta Ekonomia Zirkularra.

Kataluiniako Gobernuaren proposamenean azpimarratzen den bezala, Gobernuak Ekonomia Zirkularra bultzatu izan du azkenaldian, adibidez, ekonomia zirkular eta berdearen estrategia, industriarentzako hitzarmen nazionala eta ekodiseinuaren estrategia argitaratuz. Horrelako ekimen eta erregulazioei esker, Kataluiniako ekonomia eredu jasangarriak sortzeko moduaren adibide bihurtu da.

8 Aza, 2018 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.