Bloga.

CIRC4Life proiektuak birziklapena eta berrerabilpena azken erabiltzaileei hurbildu nahi die.

“CIRC4Life: A circular economy approach for lifecycles of products and services“, H2020 programaren bidez Europako Batzordearen funtsak jasotzen dituen proiektua da. H2020 programa honetan Europako 8 herrialdetako 17 erakundek parte hartzen dute.

Proiektua ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak sortu eta ezartzera zuzenduta dago, honekin zerbitzu eta produktu iraunkorrak garatu ahal izateko.

Azken erabiltzaileen garrantzia

CIRC4Life-ren foku garrantzitsuenetariko bat, garatu beharreko zerbitzu eta produktuen balio eta hornikuntza kateen bidez lan egitea da, garapenean azken erabiltzaileen parte-hartzea barne hartuz.

Azken hauen parte hartzea ezinbestekotzat jotzen da bi ildo nagusitan:

  • Feedback-a ematea eta proiektuan egindako lana baloratzea.
  • Proiektuan zehar garatzen diren negozio-eredu berriak ezarri ondoren, hauetan parte hartze aktiboa eta ko-kreazioa sustatzea.

 

Berrerabilpenari eta Birziklapenari buruzko inkesta

2019ko uztailaren 5etik irailaren 16ra bitartean, proiektuak produktu elektronikoak eta elikagaiak berrerabiltzeko eta birziklatzeko jarrerei buruzko inkesta kontsumitzaileen eskura jartzen du. Inkestaren helburu nagusiak dira inkestatuen berrerabilpen eta birziklatze ohiturak ezagutzea eta praktika horien garrantziaz kontzientziatzea. Inkesta hemen aurki dezakezu.

 

Ekopuntuen Sistema

Bestalde, kontzumitzaileak produktuak berrerabili eta birziklatzera bultzatzeko asmoz, CIRC4Life-ek, produktu baten ingurumen-inpaktuari buruzko informazioa modu sinplifikatuan ematea helburu duen ekopuntuen sistema sortzen ari da, honekin kontsumo iraunkorraren aukera informatuak sustatzeko.

Proiektuaren proposamena, ekopuntu hauek, kontsumitzaileak kontsumo arduratsuago bat egin dezan pizgarriak (zaborren udal tasa murriztea, produktu edo zerbitzu jakin batzuetan deskontu-txartelak, etab.) ematen dituen sistema berritzaile bati lotzea da.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.