Bloga

  • circ4life

CIRC4Life, Ekonomia Zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak garatzeko Europako proiektua.

circ4life2018ko maiatzetik “CIRC4Life: a circular economy approach for lifecycles of products and services” proiektua martxan dabil, ekonomia zirkularrean oinarritutako negozio-eredu berriak sortzeko eta ezartzeko, beren balio – eta hornidura – kateen bidez zerbitzu eta produktu jasangarriak garatzeko. Indumetal Recycling, hondakin elektriko eta elektronikoen (AEEH) kudeaketa integralaren berrikuntza lider nazionala dena, proiektuan lankidetzan ari diren Europako 8 herrialdeetako 17 erakundeetako bat da eta Zicla-ren partaidetza du Europako Batzordeak H2020 programaren bidez finantzatzen duen proiektua gauzatzeko.

Proiekzioaren baitan, ekonomia zirkularreko hiru negozio eredu espezifikoren diseinuan egingo da lan:

  • Produktuak eta zerbitzuak sortzeko eredu bat.
  • Kontsumo iraukorreko eredu bat, produktuak bizitzan zehar duen iraunkortasunaren jarraipena egiteko.
  • Birziklatzeko eta berrerabiltzeko eredu kolaboratibo bat.

 

Proiektuan garatuko diren ekonomia zirkularreko negozio-eredu horiek, erabileraz kanpoko tablet elektronikoei aplikatuko zaizkie espezifikoki. Horretarako, ahalegina egingo da balio eta hornidura kateko ahalik eta aktore gehien inplikatzeko: azken erabiltzaileak, ekoizleak, ikertzaileak eta gizarte zibila.

Gainera, proiektuak Euska Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru ikastetxetan egingo den kontzientziazio-lana garatuko du.

Proiektuaren emaitzen etorkizuneko ustiapena hondakin elektroniko mota guztietara zabalduko litzateke.

Tableta elektronikoak erronka gisa CIRC4Life-en.

Tableta elektronikoak kontsumitzaileen etxeetan ezkutatuta dagoen “altxor elektronikoa” osatzen duten hondakin nagusietako bat dira. Gailu konpaktuak dira, batzuetan prezio altukoak, oro har desmuntatze zailekoak, eta nahiz eta azken hamarkadan salmenta garrantzitsuak izan dituzten, oraindik ez dira bilketa puntuetara iristen maila handian. Birziklapen plantak bateriak kentzera behartuta daude, baina diseinuak zaildu egiten du gailuaren osagaien berreabilpenerako edo remanufakturako prestaketa. CIRC4Life-ek zailtasun horiek aztertuko ditu.

Finantzaketa.

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntza programaren finantzaketa jaso du (Grant agreement No. 776.503).

Zicla eta AEEH-ak.

Zicla Indumetal Recycling enpresarekin lankidetzan aritu da AEEH-en  platikoak birziklatzeko prozesuak hobetzeko eta AEHH-en bilketa bareizia hobetzeko eta horien berrerabilpena errazteko hainbat proiektutan.

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizon 2020  Ikerketa eta Berrikuntza Programaren finantziazioa jaso du (Grant agreemtn No. 776503)

18 Ot, 2019 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona