Bloga.

  • car mining

Car Mining, Kataluiniako Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) plastikoak berreskuratzeko proiektu bat.

Car Mining proiektua.

Car Mining proiektuak bere jarduera hasi du 2018an, Tratamendurako Zentro Baimenduetan (TZB) dauden Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) plastikoak berreskuratu daitezkela frogatzeko, Kataluinian.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) datozen plastikozko hondakinak geroz eta ugariagoak dira ibilgailuen pisua murrizten saiatzen diren diseinu berriak direla eta. Gaur egun, plastikoek ez dute haien baloraziorako tratemendu espezifiko bat txatarra paketean eta azkenik hondakindegian amaitzen dutelarik. Hala ere, kalitate oso handiko materialak dira, izan ere ibilgailuen industrial maila altuko espezifikazioak eskatzen baititu.

Car Mining proiektuak potentzial handiko hondakin bati balioa ematea bilatzen du, lehengai moduan birmerkaturatzea ahalbidetuz eta plastiko birjina petroliotik produzitzea ekidinez.

Masquefan dagoen Autogrúas Sant Jordi SL, erabileraz kanpoko autoen tratamendurako enpresa, poriektu honen buru da. Bere instalazioetan dauden ibilgailuetatik 4Tn plastiko arauziko ditu prozeduraren bidegarritasuna frogatzeko. Horrela, proiektuaren ezarpen osoari esker, bakarrik Autogrúas Sant Jordi-n 150 tona plastikori irteera eman ahalko litzaieke urtero. Erauste, biltegiratze eta piezen trasnfromazio lanak kotxeen hurrengo zatietan zentratuko dira: aurreko eta atzeko kolpe-leungailua, gurpil babeslea, “torpedo” ur-isurlea, maletategiko erremintak gordetzeko erretilua, ordezko gurpilaren euskarriaren karakasa, depositu ezberdinak eta aurreko gresila. Horrela, akrilonitrilo butadieno estireno (ABS), polietileno (PE) eta polipropileno (PP) materialen beharrezko kopuruak bilduko dira gaulautsa industrialak fabrikatzeko.

Proiektuan zehar, Autogrúas Sant Jordi-k EKI-en plastikoak berreskuratzen adituak diren bi enpresaren laguntza teknikoa izango du, Econia Empresarial SL, ingurumen proiektuen kudeaketan aditutako enpresa eta Zicla, hondakinetatik lehengai berrien garapenean aditutako enpresa.

Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektua.

Car MiningCar Mining proiektua Kataluiniako Hondakin Agentziaren babesa jaso du “Ekonomia Zirkularraren sustapenerako proiektuentzako diru-laguntzak” deialdiaren bidez eta aurretik burutatutako Rolling Plastics proiektuan lortutako emaitzetan oinarritzen da, kasi honetan Ihobe-k babestua “Ekonomia Zirkularra Frogatzeko Proiektuen deialdia”-ren bidez.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.