Bloga

  • car konpon

Car Konpon: Ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza automobil-tailerren lehiakortasuna hobetzeko.

Car Konpon proiektua 2008 amaieran abiarazi zen, marka anitzeko ibilgailuen EAEko tailerren lehiakortasuna hobetzeko. Sopuertako San Viator zentroak zuzentzen du proiektua eta Euskadiko Lanbide Heziketako gainerako zentroekin sarean lan egiten du, Tknikak koordinatuta. Helburua tailerren sektoreko joera berriei aurre egiten laguntzeko ibilbide-orri bat diseinatzea da, non proposamenak jasoko baitira, teknikak eta teknologiak eta ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntzako negozio-ereduak eta estraegiak aztertzeko. Egun, marka anitzeko tailerren sektorea gainbeheran dago, hainbat faktoreren ondorioz. Zehazki, ez da sektore oso digitalizatua eta negozio-eredu zaharkituetan oinarritzen da. Automobilen sektoreak azken urteetan izandako aldaketa bortitzek elementu elektronikoak modu esponentzialean areagotzea ekarri dute eta, ondorioz, eguneratzeko beharra.

Gainera, garraio partekatuaren gorakadaren aurreikuspenarekin epe laburrean parke mugikorra txikitzea espero da. Horri erantsi behar zaizkio automobilen erabilera-eredu berriak. Bariduri joera ibilgailua partekatzea dela, edukitzea baino gehiago: horrenbestez, konponketak eta ikuskapenak markari atxikitako tailerretan egingo dira gero eta gehiago.

Teknologia-aurrerapen etengabe eta azkarrek eta ingurumen-politika gero eta zorrotzagoek egokitzeko beharra eragin dute tailerretan.

Egoera hori izanik, konponketa-tailerren sektorea halabeharrez eraldatzeko etapa batean murgilduta dago, kontsumitzaileen lehentasunen aldaketengatik, 4.0 iraultzarengatik, marken beren tailer kidetuekiko estrategia protekzionistengatik eta joera horiei aurre egiteko gai diren langile espezializatuak eta prestatuak kontratatzeko eskaerarengatik.

Car Konpon proiektua.

Marko horretan, Car Konpon proiektuaren xedea da, batez ere, konponketarekin (eta ez soilik piezak ordezkatzearekin), birmanufaturarekin, teknifikazioarekin, digitalizazioarekin eta ezagutza partekatze eta transmisioarekin lotutako ekintza teknikoak eta teknologikoak garatzea eta aplikatzea.

Ekintzak Sopuertako San Viator zentroak eta automobilgintzari buruzko lanbide-heziketarko unitate espezializatuak dituzten eta TKguneren kide diren Euskadiko beste eskualde batzuetako zentro garrantzitsuetan gauzatuko dira praktikoki.

Azkenik, ekintza guztiak EAEko puntako 10 tailerretan testatu eta ezarriko dituzte. Horri esker, EAEko tailerrak bereizteko, lehiakorragoak izateko eta etorkizun hurbileko erronkei aurre egiteko prest egoteko gida moduan erabili ahal izango duten ibilbide-orria sortuko dute.

Enpresa parte-hartzeileak.

Sopuertako San Viator zentroak zuzentzen du, eta Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Eskidegoko Zentroak (TKnika), Econia ekoberrikuntzako eta ekonomia zirkularreko proiektuetan aholkularitza eta kudeaketa ematen espezializatutako ingurumeneko aholkularitza-enpresak eta Zicla hondakinen berrikuntzan eta sektoreko estretegietan espezializatutako aholkularitza-enpresak parte hartzen dute.

Finantzaketa.

Moble i Equipament

Car Konpon proiektuak EGEF funtsak jaso ditu,  Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak antolatutako Ekoberrikuntzako proiektuen 2018ko deialdiaren bidez. ZTBP 2020ren «Ekosistemak» aukera-nitxoko helburuak betetzen laguntzeko egin zuen Eusko Jaurlaritzak aipatu deialdia.

27 maiatza, 2019 I Kategoriak: PROIEKTUAK I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona