Bloga.

Cafes Novell-en kapsula konpostagarriak: hondakinen prebentzioaren eta negozio on baten adibidea.

Kapsula kafea hartzea ingurumenarekin errespetuz egin daiteke: Cafés Novell enpresa Espainolak kafearentzako kapsula konpostagarriak garatu ditu Nespresso kafe-makinetan erabiltzeko. Kafe kapsula berri hauek EN13432 arauaren ziurtagiria jaso dute eta behin erabilita, kontainer marroian utzi daitezke, ostean konpostatze prozesu batean 12 eta 20 aste tartean degradatzeko.

Gaur arte kapsula estandar bat 6 gramo kafe eta 3 gramo plastiko eta aluminioz eginda zegoen. Kapsulak birziklatzeko saiakera ezberdinak egon diren arren, orokorrean birziklapenak ez du arrakastarik izan, kapsulak gaika biltzeko logistikak suposatzen duen zailtasun handia dela eta.

Eta azken urteotan kafe kapsulen kontsumoa esponentzialki handitu den ahala, hainbeste hondakin sortzearengatik etorritako ondoeza ere handitzen joan da. 2016aren hasieran adibidez, Hamburgo hiriko gobernuak kapsula hauen erosketa debekatu zuen bere bulegoetan.

Hondakinen prebentzioa eta negozio onak.

Novell-en kapsula konpostagarrien agerpena merkatuan guztiz berritzailea da eta adibide argia suposatzen du hondakinen prebentzioa negozio ona izan daitekeela frogatzeko, izan ere produktu honekin, Cafés Novell bere merkatu kuota hirukoiztea espero du 2020 urterako.

11 maiatza, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.