“Bizitzak aldatzeko birziklatu”, birziklapenaren inguruan formakuntza emateko Ecoembes-en ekimen bat da. Kanpaina honen helburu nagusia, lana aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonei lan aukerak eskaintzea da.
Birziklapenaren onurak ingurumen efektuez haratago doaz, izan ere, lanpostu berriak sortzeko gaitasun oso handia dauka. Briziklapenari esker lana topatu daiteke.
“Bizitzak aldatzeko birziklatu” kanpainaren xehetasunak.
Ekimen hau urtebetean 50 ikastaro baina gehiago ematean datza Espainiako hiri ezberdinetan, guztiak hondakinen birziklapenaren inguruan.
Ikastaro hauek zenbait giza-erakundeen laguntzarekin batera emango dira, baztertze-arriskuan dauden pertsonei bideratuta baitaude. Hasiera batean, ekimena espetxeetara zuzenduta zegoen, baino denborarekin kolektibo zaugarriekin lan egiten duten erakundeei zabaldu da, hala nola iraupen luzeko langabeak, genero biolentziaren biktimak, pertsona ezgaituak, etab.
Formakuntza jaso ondoren ikasleek lana aurkitu ahalko dute hondakinen banaketarako fabriketan, puntu berdeetan, hondakinen kudeaketarako enpresetan, saltoki handietan, bilketa enpresetan, sentsibilizazio kanpainetan, etab.
Ekonomia berdea eta lanpostuak.
“Bizitzak aldatzeko birziklatu” moduko kanpainak ekonomia berdearen alorrera era ezinhobean moldatzen dira.
Nazio Batuetako Ingurumenari buruzko programak (PNUMA) ekonomia berdea honela definitzen du: “giza ongizatea eta gizarte berdintasuna hobetzen ditu, eta aldi berean ingurumen arriskuak eta gabezia ekologikoa murrizten ditu”.
Ekonomia berdearekin ondasun naturala, soziala eta finantziarioa birbanatzen dira, honela garapen ekonomikorako, gizarte ekitaterako eta ingurumenaren babeserako onurak sortzeko. Era honetan mundu mailan aurki ditzekegun krisi ekonomiko, sozial eta finantziarioei erantzuteko.
0 Comments