Bloga

Bizikletak Bartzelonako alderik jatorrena erakutsi du.

30 Mar, 2017 | BESTE BATZUK | 0 comments

ZICLA Bizikletak Bartzelonako alderik jatorrena erakutsi du. 1
Momentuan horrela ulertu ez bazen ere, Bicing zerbitzuaren jaiotzak orain dela 10 urte, iraultza bat suposatu zuen Bartzelonarentzako, hiriaren fisionomia eta hiritarren portaera aldarazi duelarik.

Azken hamarkada honetan zehar gehien hazi den garraiobidea izan da bizikleta. Onurak anitzak eta zenbakigarriak izan dira: ez du zaratarik ateratzen, ez du kutsatzen eta erabiltzaileen osasunaren hobekuntza dakar. Centro de Investigación en Epidemiología Ambiental zentruak El Periódico-n argitaratu dituen emaitzen arabera, Bicing-ari esker 18 milioi euro inguru aurreztu ahal izan dira urtean. Aipatutako egunkariaren arabera, bizikletaren erabilerak ekonomiarengan inpaktu zuzena dauka izan ere azken urtean 1.235 milioi euro mugitu dituela estimatzen da.

Hala ere, bizikletaren hazkunde azkarrak zenbait arazo ekarri ditu, gutxika konponduz doazenak. Azken 70 urteetan kotxez mugitu den hiria da Bartzelona eta horregatik hiritarren pentsaeraren aldaketa beharrezkoa da bizikleta hirian guztiz integratu ahal izateko eta kaleetan zehar modu baketsuan batera existitu daitezen.

carril segregado

Bizikidetasun hau lortzeko puntu klabe bat txirrindularia babestea izan da. Bizikleten trafikoari gutxi ohituta egon den hirian ezinbestekoa izan da bidegorrietan zehar bereizgailuak ezartzea bizikleta erabiltzaileak babesteko. Denborak erakutsi duen moduan, bereizgailu guztiek ez dute modu berean funtzionatzen eta ez dute portaera bera. Ezinbestekoa da pieza hauek material malgu eta iraunkorrez eginda egotea eta hormigoia bezalako material zurrunak ekiditea izan ere, talkak egotekotan ondorioak askoz larriagoak izan daitezke. Alde horretatik, material plastiko malguek hormigoiak baino ezaugarri hobeagoak dituzte.

Diseinua ere garrantzitsua izaten da ikusgaitasun handia bermatzeko, bai txirrindularientzako zein galtzada zeharkatzen duten gainontzeko ibilgailu edo oinezkoentzako.

Ezaugarri hauei esker, ZICLA-ren Zebra® eta Zipper® bereizgailuak hiriaren paisaian guztiz barneratu ahal izan dira eta arrakasta handiko kasuak bihurtu. Gainera, ingurugiroaren kontserbazioaren eta kutsaduraren garrantziaz ohartuta, bereizgailu hauek material birziklatu eta birziklagarriz eginda daude %100-ean balio gehitu handia dutelarik.

Bartzelonaren kasua bizikletaren aldeko apustu argia egin duten hiriren beste adibide bat da eta nahiz eta Herbeheretako hirietatik urrun egon (non garraioen %40-a bizikletaz egiten den), bide onean doa eta bizikletarako azpiegiturak garatzeko apustua Berlin alderatu daiteke, non bizikletarentzako 13 autobide egitea aztertzen ari den, edo Londresekin non bizikletarentzako bide inguratzaile azkarrak egitea onartu den.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.


Gure soluzio, konfigurazio eta pertsonalizazio-proposamenek hirietako teknikariei eta gure produktuak erosten dituzten entitateen teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko betekizuna dute, baina izaera kontsultiboa soilik dute; ez dira proiektu betearazleak. Hiri edo erakunde horietako teknikariei bakarrik dagokie azken soluzio, konfigurazio eta/edo pertsonalizazioaren inguruan erabakia hartzea, eta irtenbide, konfigurazio eta/edo pertsonalizazio horiek hirigintza-, trafiko-, segurtasun- edo bestelako araudia errespetatzen dutela ziurtatzea, kasuan kasuko unean eta kokalekuan indarrean dagoena.