Bloga

ZICLA Bizikleta eta Hiri Kongresu Iberikoaren babesle izan da.

16 Mai, 2018 | BESTE BATZUK | 0 comments

Maiatzaren 16a-20a bitartean Bizikleta eta Hiri Kongresu Iberikoa ospatu da Balentzian. Kongresu honen XV. edizioa da eta Emakume Txirrindularien III Topagunea eta Balentzia Bizifest II ekimenekin batera, València Ciutat Amable proiektuaren parte da.

València Ciutat Amable proiektua.

Bizikleta eta Hiri Kongresu Iberikoa“Hiri atseginagoak lortzeko bidean guztiok gehitzen dugu” da proiektu honen goiburua eta bere xedea, hiria modu berri, osasuntsu, inklusibo eta jasangarrian ulertzen duen aldaketa kulturala babesten duen tresnan bihurtzea da.

Bizikleta eta Hiri Kongresu Iberikoa.

Kongresua, ConBici eta Zikloturismo eta Bizikleta Erabiltzaileen Portugalgo Federazioaren (FPCUB) ekimena da.

Aurtengo antolakuntza lanak kolektibo lokalen eskuetan geratu dira, besteak beste València de Bici-Acció Ecologista Agró eta Bici es vida, bizikletaren Balentziako Foroaren partaideen laguntzarekin. Horrela Zaragozaren testigua hartu diote. ZICLA bere aldetik, kongresuaren babesleetako bat izan da.

Kongresu honen helburua bizikleta garraiobide moduan erabiltzearen berrikuntza eta esperientzia garrantzitsuenak aurkeztea izan da eta landutako gaiak hurrengoak izan dira besteak beste:

  • Bidegorrien diseinua.
  • Ibilbide zikloturistikoak.
  • Eskola bideak.
  • Bizikleta publikoak.
  • Intermodalitatea.
  • Araudia.
  • Hiri-bizikleta mota berriak.

Horrela hiri atseginagoak, zarata gutxiagorekin, kotxe gutxiagorekin, espazio berde gehiagorekin eta gizarte-erabilera gehiagorekin lortzea bilatzen da.

Programan ikus daitekeen bezala, kongresuaren oinarriak, hirigintzaren kuomplexutasunean modu holistikoan murgiltzeko pentsatuta daude, bizikletaren presentzia modu porgresiboan gure egunerokotasunean pixkanaka txertatzeko. Horretarako, hiritarren, hirigintzaren eta desplazamendu mota ezberdinen arteko erlazio dinamikoak ezagutzea ezinbestekoa da eta horregatik, kongresu honek hiritarren sareak, sare profesionalak eta politikoak indartzea bilatu du ere bai.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.