Bloga.

“Birziklapenean jaioak gara” kanpainak modu arduratsuan kontsumitzera eta hondakinak bereiztera animatzen ditu herritarrak.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek gidatzen duten instituzio arteko kanpaina honen hirugarren edizioak, Ecovidrio, eta Ecoembesen lankidetza du. Gainera, aurtengo nobedade nagusietako bat da Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zerbitzuak bat egin duela ekimenarekin, birziklapen-tasak eskualdean bultzatzeko eta iragan ekainean egindako “Zero Plastiko Urdaibai” moduko proiektuei jarraipena emateko.

Helburua.

Ekimenaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da, Europar Batasunak 2030erako ezarri dituen ontzien %70 eta etxebizitzetan sortutako hondakin guztien %60 birziklapen tasak betetzera heltzeko.

Kanpaina.

“Birziklapenean jaioak gara” kanpaina, bi edukiontzi ibilgari handi bezala, Bermeo, Gernika, Gasteiz, Donostia, Barakaldo eta Irungo udalerrietan izango da azaroan eta abenduan. Lehenengo edukiontziak ekonomia zirkularraren edukiak eskainiko ditu, “Circular Thinking” kontzeptupean eta bigarren edukiontziaren ardatza birziklapena da: zer eta nola birziklatu. Herri bakoitzeko jardueren agenda ikusteko sakatu hemen.

 

 

21 Aza, 2019 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.