Bloga

Bilbotik itsasora: IV Bizikleta martxa heltzear dago.

21 Ira, 2017 | HIRIA | 0 comments

Bilbotik itsasora bizikleta martxa.

Bilbotik itsasoraBilbotik itsasaldera mugitzea ahalbidetzen duen bidegorri bat eskatzeko motibazioarekin, Biziz bizi eragileak Bilbotik itsasora bizikleta martxaren IV. edizioa deitu du irailaren 30erako. Ekintza honen bidez, Bilboko txirrindulari elkarteak Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko lituzkeen eta bertoko pertsonei modu azkar, jasangarri, merke eta osasuntsuan mugitzea ahalbidetuko liekeen bidegorri honen proiektuari ikusgarritasuna eman nahi dio.

Martxa goizeko 11:00tan aterako da Bilbotik, Foru Aldundiaren eraikinetik (Kale Nagusia, 30) eta aipatutako bidegorriaren ibilbide potentzialean zehar ibiliko da (Ribera etorbidea)…

Bidegorriaren beharra.

“Bilbo handiko” gainontzeko bazterrak bezala, Nerbioiaren eskumako ibaiertza populazio dentsitate handiko zonaldea da eta intentsitate handiko pertsona fluxuak jasaten ditu Bilbo eta gainontzeko herrien artean. Bizikleta bezalako garraiobide alternatiboak sustatzea bereziki interesgarria da zonalde honentzako, izan ere kotxe pribatuari alternatiba bat eskaintzea suposatzen du eta hortaz, gaur egun Bizkaiko herri hauetan pairatzen diren kotxe-ilarak, kutsadura eta zarata murrizten lagunduko luke. Jendartearen eskaera zahar hau asetzeko, urteak dira Nerbioi ibaiaren eskumako ibaiertzean zehar kostalderaino joango den bidegorri bat eraikitzea lehen aldiz planteatu zenetik.

ZICLA eta mugikortasun jasangarria.

Etorkizuneko hirietako mugikortasuna hainbat teknologien konbinazioa eskatuko du, betiere segurtasuna, pertsonen ongizatea eta garraiobideen optimizazioa bermatu behar direlarik.

Aspalditik, ZICLA-ren Zebra® bereizgailuek, plastiko birziklatuz eginak %100ean, Bilbo eta Bizkaiko hainbat bidegorri babesten dituzte, horrela erabiltzaileak babestuz eta mugikortasun eredu jasangarriago bat sustatuz.

Etorkizuneko hiriek mugikortasun jasangarria erraztearen aldeko apustua egiten ari dira, bizikletaren erabilera sustatuz, kotxe pribatuen erabilera galaraziz, zein komunikazio bideak eta parking adimentsuak erabiliz, auto-ilarak ekiditeko, kutsadura maila murrizteko eta biztanleen bizi kalitatea hobetzeko.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.