Bloga

Bilbo, Balentzia eta Bartzelona mugikortasun jasangarriarekin konpromezu handiena duten Espainiako hirien artean daude.

27 Eka, 2019 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Mugikortasun ohiturak aldaten ari dira, aldaketa hauek batez era herri mailan nabari ditzakegu. Udaletxeak euren Hiri Mugikortasun Jasangarri Planetan oinarritzen dira trantsizio hauek kudeatzeko. Dokumentu estrategiko hauen helburua garraiobide eraginkorragoen erabilera areagotzea da, horrela hirietako bizi baldintza, osasuna eta berdintasuna hobetzeko.

Greenpeace eta hiri mugikortasun planak.

mugikortasun rankingaGreenpeace-ek Espainiako 12 hirietako mugikortasuna eta mugikortasun planak aztertu ditu, hauek garraiobide garbi seguru eta sozialki bidezkoekin duten konpromezu maila zein den jakiteko.

 

 

Espainiako hirien mugikortasun rankinga.

Sailkapen hau lantzeko hiri bakoitzeko egoera aztertu zen garraio publikoarekin, bidegorriekin eta oinezkoentzako kaleekin erlazionatutako adierazle batzuk erabiliz. Bestalde, hirietako kutsadura eta zarata maila ere aztertu ziren, beste faktore batzuen artean.

Azterketa honen emaitzen arabera, Bilbo da balioztapen altuena duen hiria, 6,9 punturekin. Kasu honetan hiriaren diseinua azpimarratzen da, oinezko desplazamenduak errezten ditu eta. Bigarren tokian Balentzia dago, 6,6 punturekin, eta ondoren Bartzelona 6,5 punturekin.

Hiru kasuetan mugikortasun jasangarriaren alde egindako apostua azpimarratu behar da, oinezko edo bizikleta bidezko mugikortasuna eta garraio publikoa kontuan hartuta. Halaber, ibilgailu pribatuen erabilera murrizten duten arauketek ere eragina izan dute, honela hiritarren bizi kalitatea hobetzu.

Greenpeace-eko mugikortasun esparruko arduradunaren, Adrian Fernandezen, arabera “hiriek mugikortasun jasangarriaren inguruan sortutako erronkak onartu behar dituzte, hauen aurrean autoak alde batera utziz eta oinezkoak euren politiken muinean jartzen dituzten neurriak hartuz. Euren Hiri Mugikortasun Planek deskribatzen duten bezala”.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.