Bloga

Bidegorri gehiago bizikletaren erabilera sustatzeko Bartzelonan.

28 Eka, 2017 | HIRIA | 0 comments

ZICLA Bidegorri Bidegorri gehiago bizikletaren erabilera sustatzeko Bartzelonan. 1El Periódico egunkariak bizikletaren onurak eta bere erabilera sustatzeko Bartzelonan ematen ari den bilakaera aurkeztu ditu “Más lejos y mejor con la bicicleta” artikuluan.

Bizikleta, hirian zehar mugitzeko modu osasuntsu, ekologiko, ekonomiko eta efizientea da eta horregatik garraiobide hau geroz eta nabarmenagoa egiten ari da Europako hiriburuetan.

Bizikleta maiz erabiliz gero gure bihotzeko frekuentzia eta arnas frekuentzia moteldu ahal izango ditugu eta bihotzeko gaixotasunak pairatzeko arriskua murriztuko dugu hala nola hipertentsioa, kolesterola, diabetea, estresa, antsietatea, etab.

Bai aukera mekanikoa zein elektrikoaren bidez, bizikleta aldaketa klimatikoa eta kutsaduraren kontra egiteko gakoa da.

Bidegorri berriak Bartzelonan.

Bere klima epela eta erliebe laua dela eta, bizikletaren erabilerarako baldintzak ezin hobeak dira hiri honetan. Gainera bidegorri sarea %21 hazi da 2015etik, 116km izatetik 140km-ra pasatuz. Horrela, 2013-2018 Hiri Mugikortasun Planean adierazitako 308km-ko helburura hurbiltzen doa.

Politika hauek txirrindularien segurtasuna handitzea bilatzen dute, baita txirrindulari, oinezko eta gainontzeko garraiobideen arteko bizikidetza hobetzea ere.

Ekainetik aurrera Bartzelonan 30 bidegorri baino gehiago eraikiko dira, bidegorri sarea 60 kilometro baino gehiago handituz. Handipen honek bilatzen duen helburu nagusia biztanleriaren %95ak etxetik gehienez 300 metrora bidegorri bat izatea da, bizikletaren erabilera errazteko.

Halaber, aurreikusita dago Bartzelonako Inguru Metropolitarreko hainbat hiri bidegorrien bidez lotzea, adibidez Bartzelonako hiribide Diagonaletik Sant Adrià del Besòs-era doan bidegorriarekin edota Esplugues del Llobregat-era heltzen denarekin.

Obra guzti hauek udaletxeak duen helburuaren erakusle dira, kutsadura eta zarata gutxiagoko hiri eroso, berde eta efizienteago bat sustatzea alegia.

ZICLA-ren Zebra® familia.

Bide-segurtasuna eta bidearen erabiltzaileen mugikortasuna hobetzeko sistema da.

ZICLA Bidegorri Bidegorri gehiago bizikletaren erabilera sustatzeko Bartzelonan. 3

  1. Zebra® familiak hiriak denbora gutxian moldatzea uzten du, proiektua era azkarrean eta ekonomikoan eratzeko aukerari esker.
  2. Instalatzen den lekuaren hiri eta mugikortasun aldaketarekin sistema moldagarria da.
  3. Bidegorrietako Zebra® bereizgailua eta jardinera edozein bide motari eta eremuaren beharrei moldatzen dira.
  4. Sistema osoa inguruko inpaktua murrizteko pentsatuta dago eta bere produktuak birziklatutako materialekin egiten dira.
  5. Ikusgaitasun handia emateko diseinatuta dago eta horrela instalatzen den bidegorrietako eta bideetako segurtasuna handitzea.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.