Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
El Periódico egunkariak bizikletaren onurak eta bere erabilera sustatzeko Bartzelonan ematen ari den bilakaera aurkeztu ditu “Más lejos y mejor con la bicicleta” artikuluan.
Bizikleta, hirian zehar mugitzeko modu osasuntsu, ekologiko, ekonomiko eta efizientea da eta horregatik garraiobide hau geroz eta nabarmenagoa egiten ari da Europako hiriburuetan.
Bizikleta maiz erabiliz gero gure bihotzeko frekuentzia eta arnas frekuentzia moteldu ahal izango ditugu eta bihotzeko gaixotasunak pairatzeko arriskua murriztuko dugu hala nola hipertentsioa, kolesterola, diabetea, estresa, antsietatea, etab.
Bai aukera mekanikoa zein elektrikoaren bidez, bizikleta aldaketa klimatikoa eta kutsaduraren kontra egiteko gakoa da.
Bere klima epela eta erliebe laua dela eta, bizikletaren erabilerarako baldintzak ezin hobeak dira hiri honetan. Gainera bidegorri sarea %21 hazi da 2015etik, 116km izatetik 140km-ra pasatuz. Horrela, 2013-2018 Hiri Mugikortasun Planean adierazitako 308km-ko helburura hurbiltzen doa.
Politika hauek txirrindularien segurtasuna handitzea bilatzen dute, baita txirrindulari, oinezko eta gainontzeko garraiobideen arteko bizikidetza hobetzea ere.
Ekainetik aurrera Bartzelonan 30 bidegorri baino gehiago eraikiko dira, bidegorri sarea 60 kilometro baino gehiago handituz. Handipen honek bilatzen duen helburu nagusia biztanleriaren %95ak etxetik gehienez 300 metrora bidegorri bat izatea da, bizikletaren erabilera errazteko.
Halaber, aurreikusita dago Bartzelonako Inguru Metropolitarreko hainbat hiri bidegorrien bidez lotzea, adibidez Bartzelonako hiribide Diagonaletik Sant Adrià del Besòs-era doan bidegorriarekin edota Esplugues del Llobregat-era heltzen denarekin.
Obra guzti hauek udaletxeak duen helburuaren erakusle dira, kutsadura eta zarata gutxiagoko hiri eroso, berde eta efizienteago bat sustatzea alegia.
Bide-segurtasuna eta bidearen erabiltzaileen mugikortasuna hobetzeko sistema da.