Bloga

Bidegorri berri batek Bartzelonako bi auzo historiko lotu ditu.

20 Mar, 2017 | HIRIA | 0 comments

ZICLA bidegorri barcelona Bidegorri berri batek Bartzelonako bi auzo historiko lotu ditu. 1

Bartzelonaren apustua bizikleta bidezko mugikortasunarekiko sendoa da eta helburuak betetzen jarraitzen du. Hiri honetako bidegorriak %67 handitu dira 2011 urtearekiko, egunean 80.000 desplazamendu gehiago suposatzen duena.

Bartzelonako Udalak, bere Hiri Mugikortasun Planaren barnean, oinezkoen eta txirrindularien garrantzia handitzeko, garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta garraiobide pribatua murrizteko neurri multzoa martxan jarri du.

2017an eraikitako bidegorrien artean Sant Adrià kalekoa dago, lotura berria suposatzen duena tradizionalki komunikazio arazoak pairatu dituzten Sant Andreu eta Bon Pastor auzoen artean

ZICLA bidegorri barcelona Bidegorri berri batek Bartzelonako bi auzo historiko lotu ditu. 3

Horretarako, ardatz ziklista berri bat ezarri da eta Sant Adriá kalean zehar itsasotik hurbilen dagoen galtzadan kokatuta joango da, erdibitzailearen ondoan. Obraren puntu batzuetan arazoak sortu dira, adibidez Sant Adrià, Formiga eta Ciutat d’Assumpció kaleak batzen dituen biribilgunean, plastiko birziklatuzko bereizgailuak ezarriz konpondu direnak.

 Zipper® sistema.

ZICLA bidegorri barcelona Bidegorri berri batek Bartzelonako bi auzo historiko lotu ditu. 5Bidegorria babesteko Bartzelonako Udalak  Zipper® sistema modularra erabiltzea erabaki du, ikusgaitasun handiko trafiko-fluxuak banatzeko balio duena eta txirrindulariak motordun-ibilgailuengandik babesteko bereziki diseinatua dagoena. Gainera, material birziklatu eta birziklagarriz egina dagoenez, ingurumen inpaktua murrizten du eta hormigoiak ez bezala, malgutasun handiagoa eskaintzen du, istripuen ondorioz eman daitezkeen kolpeen aurrean atseginagoa delarik.

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.


Gure soluzio, konfigurazio eta pertsonalizazio-proposamenek hirietako teknikariei eta gure produktuak erosten dituzten entitateen teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko betekizuna dute, baina izaera kontsultiboa soilik dute; ez dira proiektu betearazleak. Hiri edo erakunde horietako teknikariei bakarrik dagokie azken soluzio, konfigurazio eta/edo pertsonalizazioaren inguruan erabakia hartzea, eta irtenbide, konfigurazio eta/edo pertsonalizazio horiek hirigintza-, trafiko-, segurtasun- edo bestelako araudia errespetatzen dutela ziurtatzea, kasuan kasuko unean eta kokalekuan indarrean dagoena.