Bloga.

  • Bidaiari kopuruaren hazkundea

Azken urtean Bartzelonako area metropolitarrean 31 milio bidaiari berriek garraio publikoa erabili dute.

crecimiento de pasajeros en el transporte públicoATM-k 2017a itxi du garraio publikoaren bidaiari kopuruaren hazkundea nabarmena izanez, konkretuki %3,3-ko hazkundea 2016arekin alderatuz, hau da, 985 milioi bidaiari berrirekin. Hazkunde esanguratsu hau nabarmenagoa izan da 2013az geroztik, krisi ekonomikoaren ostean bidaiari kopurua handitzen hasi zenean.

Bidaiari kopuruaren hazkundea garraio motaren arabera.

  • Metroa kasurik nabarmenena da zifra absolutuetan; 381,5 milioi bidaiari garraiatu zituen 2016ean eta 390,4 milioi 2017an.
  • Ferrocarrils de la Generalitat tren zerbitzuak %3,6ko handipena nabaritu du.
  • Tranbiaren bidaiari kpurua %4,3 handitu da.
  • Rodalies aldiriko tren zerbitzuak 113,4 milioi bidaiari garraiatu zituen, aurreko urtean baino %4,8 gehiago.
  • 2017an zehar 202 hiritarrek TMB autobus zerbitzua erabili dute, aurreko urtearekin alderatuz %3,2ko handipena suposatzen duena. Honen zergatia azkeneko urtean egindako hobekuntzak dira, adibidez, Bartzelonako sare ortogonal berria, hiria ipar hegoalde eta ekialde-mendebalde zentzuetan zeharkatzen duten ibilbideen frekuentziak hobetu dituena.

Garraio publikoaren zifra positibo hauek, emisio kutsakorrak murriztea suposatzen du, adibidez 9.911 tona CO2 gutxiago isurtzea. Datu hauek ATM-a bultzatzen dute datozen urteetan garraio publikoaren zerbitzuaren hobekuntza lanekin jarraitzeko.

Zicla-ren ekarpena garrio publikoari.

Zicla-n autobus geltokietan irisgarritasuna eta segurtasuna obra zibilaren beharrik gabe hobetzen duen Vectorial sistema modularra garatu dugu. Gure Vectorial sistema:

  • Autobusen maniobra denbora murrizten du geldialdietan, ibilbideen optimizazioan lagunduz.
  • Autobus geltokien irisgarritasuna hobetzen laguntzen du modu ekonomiko eta azkarrean.
  • Hirigntza eta mugikortasun aldaketekiko malgua da izan ere modu erraz eta azkarrean instalaltu eta desinstalatu daiteke.
  • Modularra denez erraz egokitzen da emandako espazioara eta autobusaren neurrietara.
  • Ingurumen impaktua minimizatzeko pentsatuta dago eta material birziklatuekin eginda dago.
  • Bide publikoari segurtasuna gehitzeko eta autobusaren irisgarritasuna hobetzeko diseinatuta dago.

 

23 Ots, 2018 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.