ZICLA Innobasque-ren Berrikuntza Gidaren 12. edizioan agertu da. Gida hau, ekarpen berritzaileen katalogo handi bezala definitzen dena, pasadan 2018ko abenduaren 19an aurkeztu zen Bilbon. Bere azken bertsioan berrikuntza gida honek Euskadiko Enpresa Txiki eta Ertainetan (ETE) jarri du fokoa.
Gidaren aurkezpen ekitaldian mahai inguru bat egon zen non ETEak eta negozio ereduen, marketinaren eta erakundeen berrikuntza eztabaidagai izan ziren. Roberto Urkiza, Enpresa Estrategiako zuzendari delegatuaren hitzetan, “Euskadiko industria -ehuneko %95a baino gehiago ETE-ek eta mikorETE-ek osatzen dute. Horregatik kontzientziazio, sustapen eta laguntzarako ekimen askoren helburua, enpresa txiki eta ertainak dira, bereziki txikiak. Baita I+G+b-aren esparruan”.
ZICLA ETE berritzaile bat izanda lekua izan du berrikuntza gida honetan, konkretuki 50. orrialdean.
Gida hau Estrategia Empresarial egunkariak, 1993an sortutako Euskal Herriko enpresen egunkari ekonomikoak, egiten du Innobasque-rekin lankidetzan.
Innobasque.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da eta Euskadiko berrikuntza sustatzeko egiten du lan.
Agentzia hau 2007an sortu zen Euskadi berrikuntzaren aitzindari bilakatzeko Europa mailan. Bere webgunean irakur daitekeen moduan, bere misioa “berrikuntzaren garapena sustatzea da, beste eragile batzuekin elkarlanean, Ziantzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal sarearen eragile berezi gisa”.
Innobasque-k bi helburu lortzeko egiten du lan:
- Ekimen berritzaileak sustatzea harpidetuta dauden erakundeekin (egun 1.000 inguru) eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako gainerako eragileekin elkarlanean.
- Diseinua hobetzea eta berrikuntza politika berriak ezartzea.
0 Comments