Berrikuntza gaur egun.
Immaculada Riera, Espainia mailako Merkataritza Ganbararen zuzendari nagusiaren hitzetan, “Berrikuntza, aldaketa edo aldaketarako egokitzapena da. Baita arrisku kultura berri bat gure gain hartzea, prozedimenduak, prozesuak, lehiakortasuna, merkatua modu ezberdin batera ulertzea. Hau dena horrela laburbildu dezakegu: berrikuntza, aldaketei moldatzeko gaitasuna da”.
Altran indizearen 2016ko edizioan, Euskadik erakusten duen berrikuntzarako potentziala 0,61 puntukoa da, Austria (0,61) edo Norvegia (0,66) herrialdeen antzekoa. Berrikuntza Euskadin Altran indizean Europar Batasunaren bataz-bestekoa (0,45) edo Espainiakoa (0,38) gainditzen ditu berrikuntzaren potentzialari dagokionez. Horretaz gain, 2016an Euskadik Altran Indizea 0,49tik 0,61era hobetu du, %42ko handipena suposatzen duena.
Berrikuntza Euskadin: Bizkaia Talent.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatuta eratu zen Bizkaia Talent 2005. urtean, irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bezala, misio argi batekin: Bilbon, Bizkaiko lurralde historikoan eta Euskadin orokorrean, berrikuntza eta ezagutzaren prozesuetan aditutako pertsonak erakartzea, elkarlotzea eta atxikitzea eta horretarako beharrezko baldintzen ezarpena bultzatzea eta laguntzea.
Helburu hauek lortzeko jarduera ezberdinak egiten dituzte:
- Talentuarentzako mesedegarri den ekosistema bat bultzatu ingurunean.
- Bizkaia, Bilbo hiriburua eta, oro har, Euskadi lan mundiko helmuga.marka bezala promozionatu lurralde historikoarentzat interes estrategikoa duten arloetako profesional, sortzaile eta ikertzaileen artean.
- Ondo prestatuako pertsonak identifikatzera eta Bizkaiko erakunde eta proiektuetan sar daitezen erraztasunak eskaintzera bideratutako zerbitzuak eta programak eskaini.
- Elkartearen estrategiarekin bat egiten duten sare sozialak eta komunitateak sortu eta garatu.
- Erakundearen misioarekin lotutako ekimenetan, beste organismo publiko eta pribatuekiko harremanak koordinatu eta arindu.
- Politika publikoko gomendioak landu eta Bizkaia Talen ekimenaren misioarekin lotutako politiken diseinuan parte hartu.
ZICLA eta berrikuntza.
ZICLA berrikuntzak zeharkatutako enpresa bat da bere jaiotzatik; bertan, hirientzako kalitatzeko soluzio lehiakorrak diseinatu, garatu eta produzitzen ditugu, haien artean hondakin post-kontsumo edo post-industrialekin egindako produktu birziklatuak, birziklagarriak, berrarabilgarriak eta lehiakorrak daudelarik. Produktu guzti hauek berrikuntza prozesuetatik jaioak dira. Horregatik, Bierak esan bezala, gaur egun berrikuntza bizirauteko ezinbestekoa dela urte dugu. Baina ez hori bakarrik, berrikuntza, eskura ditugun tresnen bidez babestea ere oso garrantzitsua dela kontsideratzen dugu.
0 Comments