Bloga

Bai, bereizitako bidegorriak seguruagoak dira.

30 Urr, 2017 | HIRIA | 0 comments

Geroz eta biztanle gehiagok gure mugikortasun ohiturak aldatu behar ditugula uste dugu, baina kontzientzia piztua dugun biztanle guztion artean, oraindik ezadostasunak existitzen dira mugikortasun jasangarria nola bultzatu behar denaren inguruan. Bereziki bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan mintzatzen garenean. ¿ Bereizitako bidegorriak bai ala ez?

Bereizitako bidegorrien kontrako txirrindulariek bidegorrietan gertatzen diren istripuak erabiltzen dituzte argumentu gisa. Haien ustez, azpiegitura hauetan zehar bidaiatzea gainontzeko ibilgailuen artean ibiltzea baino arriskutsuagoa da.

Bestetik, Sevilla-ko Unibertsitateko Ricardo Marques irakaslearen hitzetan: “Gure ikerketak guztiz kontrakoa erakutsi du: bidegorriak istripu kopurua murrizten du eta segurtasun sentsazioa handitzen du txirrindulariengan”. Bere lanean, Sevilla hirian bidegorri sare oso bat ezarri eta gero txirrindulari istripu kopurua erdira jaitsi dela frogatu da.

Izatez, estatistikek bere argumentuaren alde daude: 2000 eta 2005 urteen artean milioi bat desplazamendu bakoitzeko 18 bizikleta-istripu egon ziren, aldiz, 2007 eta 2013 artean zifra hori 7,70-ra jaitsi zen.

Kontutan izan behar da bai estatistikak baita iritziak ere, hiriaren arabera eta bertan dauden bidegorri azpiegituren arabera aldatzen direla. Adibidez, Sevillaren kasuan bidegorri sare osoa gainontzeko trafikotik bereizita dago. Aldiz, Madril hirian hainbat bidegorri mota ezberdin nahasten dira eta honek bidegorri sarearen egitura, kaotikoagoa izatea eragiten du.

Bidegorri bereizi gehiago, txirrindulari gehiago kaleetan.

Marques irakasleak landu duen ikerketan nabarmentzen da Sevilla-n egindako mugikortasun aldaketa “arrakasta bat eta bizikletaren erabilera sustatzeko modu oso eraginkorra izan dela. Segurtasuna handitzea jende gehiago animatzen du bizikleta hartzera”. Sevilla hirian bizikletaz egindako desplazamendu kopurua bost aldiz handitu da, 15.000tik 72.000ra, bere bidegorri bereizien sarea handitu ostean.

bereizitako bidegorriak

Sevilla, Calle Radio-ko bidegorria, ZICLA-ren bereizitako bidegorriak seguruagoak dira bereizgailuekin.

ZICLA eta bereizitako bidegorriak.

ZICLA-n hamar urte baino gehiago daramatzagu hondakinak industriarentzako material berrietan eta hirietarako produktu berrietan bilakatzen.

Mugikortasun jasangarri batean bidegorriak duen garrantziaz jakitun, bi produktu lerro garatu ditugu bidegorriak babesteko. Alde batetik, Zebra® familia dugu, txirrindulari zein gainontzeko erabiltzaileentzako garraio seguru bat eskaintzen duena. Bestalde, Zipper® sistema daukagu, trafiko fluxu ezberdinak banatzeko sistema modularra. Bi piezaz osatuta dago eta ikusgaitasun handia dauka bere margo islatzaileari esker.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.