Bloga.

  • berdeago

Berdeago azokaren seigarren edizioa jasangarritasunez blai dator.

Datozen bi asteburuetan Berdeago, jasangarritasunaren euskal azokaren seigarren edizioa ospatuko da. Azokak bost urte daramatza jasangarritasunaren sektoarearekin zerikusia duten agenteak biltzen.

Azokaren helburu nagusia energia eta kontsumo arduratsua bezalako gaiak eztabaidatzeko erreferentziazko espazioa eskaintzea da, baita aipatutako agenteak elkartzeko lekua eskaintzea ere.

Berdeago azokaren egitura.

Azoka bi asteburu ezberdinetan ospatuko da, bakoitzean gai ezberdinak landuko direlarik:

  • Alde batetik, urtarrilaren 19, 20 eta 21ean Berdeago Eenrgy ospatuko da, bere helburua energía efizientzia, mugikortasun jasangarria eta ingurumen berrikuntzaren inguruko azken nobedadeak eta produktuak erakustea da. Hemen programa aurkitu ahal izango duzu informazio zehatzagoarekin.
  • Bestetik, urtarrilak 27 eta 28an Berdeago Nature ospatuko da, hau, atal honen bigarren edizioa izango da eta elikadura ekologikoa eta km0 elikadura, gizarte ekonomia, osasuna, ongizatea eta gizarte ekintzarekin erlazionatutako profesionalak bilduko ditu. Programa hemen aurki dezakezu.

 

Aurreko edizioko zenbakiak.

Pasadan urteko azokak 17.700 bisitari eta 102 enpresa barne hartu zituen, zenbaki hauek 2016 urtearekiko %40ko handipena suposatzen dute.

Horrela, Eenrgy atala sektoreko erreferente moduan finkatzen ari dela eta Nature atala indarrez heldu dela ondorioztatu zen.

Bestelako helburuak.

Jarraian Berdeago azokak eskala handiago batean jarraitzen dituen helburuak adierazi dira:

  • Baliabideak eta energia berriztagarrien balioespena babestea.
  • Ingurumena errespetatzen duten produktu, zerbitzu edota enprensen potentziala ezagutzera ematea.
  • Hondakinen tratamendurako bestelako aukerak erakustea.
  • Agente publiko eta pribatuen sentsibilizazioan laguntzea jasangarritasuna, energia efizientzia eta hondakin tratamenduaren inguruko inziatiba berriak bultzatzeko.
  • Publiko berria erakarri eta fidelizatu.
  • Mugikortasun efizienteago bat lortzeko aukerak aurkeztu.

 

ZICLA.

ZICLAn, gaur egun honelako azoka bat oso interesgarria eta beharrezkoa dela uste dugu.

Gure helburua hiri jasangarri, integratzaile eta atseginak lortzea da.

Ingurumena zaintzeko eta garapen jasangarria bultzatzeko gure grinak bultzatzen gaitu, hiriak eraldatzeko eta leku jasangarriago eta atseginagoetan bihurtzeko.

2005etik hiriek eta haien jarduerek sortutako hondakinak industriarentzako material berrietan eta hirientzeko porduktu berrietan bihurtzeko lan egiten dugu. Birziklapen proiektuak diseinatzen eta garatzen ditugu, balorizatu daitezkeen hondakinak, hondakindegira joan beharrean, material berrietan transformatzeko.

Gure konpromisoak:

  • Hondakinen birziklapena bultzatu baliabide lokalak erabiliz.
  • Gure produktuak ekodiseinatu haien ingurumen inpaktua murrizteko bizi ziklo osoan zehar.
  • Produktu birziklatuen inguruko jakintza sustatu.
  • Gure produktuak etengabe hobetzearen alde apustu egin eta kalitate gorenak lortu.

 

17 Urt, 2018 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.