Iaz 8.000 bisitari baino gehiago jaso ondoren, aurten berdeago, jasangarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren azoka, Durangora itzuliko da bere 8. edizioa ospatzeko.
Azoka.
Azoka honen edukia, beti ere iraunkortasunari lotuta dagoena, bi ataletan banatuta egongo da:
- energy, energia-eraginkortasunari eta ingurumen-berrikuntzari buruzkoa, energia-eraginkortasunari, mugikortasun jasangarriari eta hondakinen kudeaketari buruzko ia 60 erakusmahai izango ditu.
- nature–k kontsumo arduratsuaren eta ekologiaren aldeko apustua egiten jarraituko du, asteburu osoan zehar herritarrentzako programa erakargarria eskainiz.
Datak eta kokapena.
Berdeago azoka beste behin ere, Durangoko Landako gunean (Bizkaia) izango da data hauetan:
- Energy: urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra
- Nature: otsailak 8 eta 9.
Berrikuntza gisa, eta, aldi berean, bere sendotasunaren eta ospearen erakusgarri gisa, aurten Energy atalak bere egunak luzatu ditu eta ingurumen-berrikuntza bere edukian barne hartu du, bai erakusketarien mailan, bai hitzaldien mailan; horrela publiko partikularrari eusteaz gain, publiko profesionalaren presentzia ere sustatuz.
Berdeago.
Berdeago marka 2013an sortu zen jasangarritasunaren euskal azoka gisa. Harrezkero, bere jarduera-eremua zabaldu du, ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloko dibulgazio- eta kontzientziazio-jardueren bidez. Berdeago, Jasangarritasunaren Europako Elkartea den aldetik, beste erakunde batzuekin aliatu da bere misioa sendotzeko eta ingurumen-inpaktu positiboa lortzea helburu komuntzat duten 7 ekintza lerrotan lan egiten du.
0 Comments