Bloga

Bueltan da Berdeago, jasangarritasunaren Euskal azoka.

29 Urt, 2019 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Berdeago azokaOtsailak 1,2,3,9 eta 10 Berdeago azoka ospatuko da Durangoko Landako Gunean. Euskadiko jasangarritasunaren aintzindari den azoka honen zazpigarren edizioa izango da.

Azoka hau Euskadin jasangarritasunarekin lotutako sektore garrantzitsuenak batzen dituen agente dinamizatzaile bat bilakatu da eta beste urte batez bere azokak bi asteburutan zehar banatuko ditu: Berdeago Energy eta Berdeago Nature. Asteburu bakoitzak programa bana izango ditu jasangarritasunaren inguruko ikuspegi zabalena eskeini ahal izateko.

  • Berdeago Energy otsailak 1, 2 eta 3 egunetan ospatuko da eta bere helburua energia efizientzia, mugikortasun jasangarria, hondakinen kudeaketa eta ingurumen berrikuntzaren inguruko azken nobedadeak eta produktuak erakustea izango da.
  • Berdeago Nature otsailak 9 eta 10ean gauzatuko da eta ekologia eta kontsumo arduratsuan zentratuta egongo da. Osasuna, ongizatea, kosmetika ekologikoa eta naturala, etxebizitza osasungarria, moda, artisautza, joko jasangarriak, ingurumena eta natura, elikadura ekologikoa eta Km 0 eta ekonomia soziala hizpide izango dira bertan.

 

ZICLA Berdeago Azokan.

ZICLA berdeago Energy-n egongo da otsailaren 1ean, “Baliabideak eta Ekonomia Zirkularra Eraikuntzan: Birziklatutako materialen erabilera eraikuntzan, Euskadin emandako hainbat adibide” atalean 17:00ak eta 19:00ak tartean, ekonomia zirkularraren inguruan egiten dugun jarduera, gure produktu birziklatuak eta EEH-en (Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen) arazoari buruzko hitzaldi bat aurkezteko.

Eraikuntza eta Erasipen Hondakinak EAE-n sortzen diren hondakin guztien laurden bat suposatzen dute. Araudi beraren arabera, 2020rako hondakin hauen %70a gutxienez balorizazio eta birziklapen prozesuetara bideratu behar dira, agregakin naturalen kontsumoa murrizteko eta aldi berean, hauek lotutako ingurumen inpaktua eta energia kontsumoa murrizteko.

ZICLAk hondakin hauen inguruko hainbat proiektuetan hartu du parte, besteak beste:

 

Berdeago azoka sustatzen duten babesleak.

Berdeago azoka TAZEBAEZ kooperatibak antolatu du Durangoko Udala, Ihobe, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Eroski, Kutxabank eta EVE-ren babesarekin.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.