Nafarroak ere plastikozko poltsak eta erabilera bakarreko mahai-tresnak debekatu ditu.
-06 Ira, 2018
Otsailak 1,2,3,9 eta 10 Berdeago azoka ospatuko da Durangoko Landako Gunean. Euskadiko jasangarritasunaren aintzindari den azoka honen zazpigarren edizioa izango da.
Azoka hau Euskadin jasangarritasunarekin lotutako sektore garrantzitsuenak batzen dituen agente dinamizatzaile bat bilakatu da eta beste urte batez bere azokak bi asteburutan zehar banatuko ditu: Berdeago Energy eta Berdeago Nature. Asteburu bakoitzak programa bana izango ditu jasangarritasunaren inguruko ikuspegi zabalena eskeini ahal izateko.
Zicla berdeago Energy-n egongo da otsailaren 1ean, “Baliabideak eta Ekonomia Zirkularra Eraikuntzan: Birziklatutako materialen erabilera eraikuntzan, Euskadin emandako hainbat adibide” atalean 17:00ak eta 19:00ak tartean, ekonomia zirkularraren inguruan egiten dugun jarduera, gure produktu birziklatuak eta EEH-en (Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen) arazoari buruzko hitzaldi bat aurkezteko.
Eraikuntza eta Erasipen Hondakinak EAE-n sortzen diren hondakin guztien laurden bat suposatzen dute. Araudi beraren arabera, 2020rako hondakin hauen %70a gutxienez balorizazio eta birziklapen prozesuetara bideratu behar dira, agregakin naturalen kontsumoa murrizteko eta aldi berean, hauek lotutako ingurumen inpaktua eta energia kontsumoa murrizteko.
Ziclak hondakin hauen inguruko hainbat proiektuetan hartu du parte, besteak beste:
Berdeago azoka TAZEBAEZ kooperatibak antolatu du Durangoko Udala, Ihobe, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Eroski, Kutxabank eta EVE-ren babesarekin.