Bloga

Espainiak errekor bat lortu du beirazko ontzien birziklapenean.

13 Mar, 2019 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Ecovidrio-ren arabera, beirazko ontziak birziklatzeaz arduratzen den Espainiako erakundea, Espainian 2018an denera 893.989.758 kilo beira birziklatu ziren, 2017an baino %9,05 gehiago (819.788.699). Zifra honekin azken 10 urteetako errekorra lortu zen.

Beirazko ontzien birziklapen tasa 3,5 puntu hazi da eta %76,5 batean ezartzen da.

Edukiontzi berdearen gaikako bilketaren bidez 840.361 tona hondakin bildu ziren 2018an, 2017an baino %6,5 gehiago. Honek esan nahi du hiritar bakoitzak 18 kg beira utzi zituela edukiontzian, 68 ontzi pertsona bakoitzeko gutxi gora behera.

Espainian beirazko ontzien birziklapenari buruzko datuak.

Gehien birziklatzen duten autonomi erkidegoen top 5ean hurrengoak daude:

  • Balearrak: 30kg/Giza Presioaren Indizea*.
  • Euskadi: 27,5 kg/biztanleko.
  • Errioxa: 27,5 kg/biztanleko.
  • Nafarroa: 25,9 kg/biztanleko.
  • Katalunia: 21,4kg/biztanleko.

Gehien birziklatzen duten probintzia hiriburuen top 5ean hurrengoak daude:

  • Donostia-San Sebastian: 38,4 kg/biztanleko.
  • Iruña: 29 kg/ biztanleko.
  • Bilbo: 22,6 kg/biztanleko.
  • Mallorcako Palma: 22,5 kg/biztanleko.

*Balear Irlen kasuan estatistika Giza Presioaren Indizearen bidez kalkulatzen da, turista fluxu handia dela eta.

Beirazko ontziak berreskuratzen hiri-hondakinen tratamendurako instalazioetan.

Oraindik beirazko ontzi batzuk aurki daitezke gure herrialdeko hiri-hondakinak tratatzeko instalazioetan. Horregatik, Ecovidrio-k proiektu bat kudeatzen du era okerrean bestelako hondakinen edukiontzietara bota diren beirazko ontziak biltzeko. Nahiz eta hau proiektu aintzindaria izan, Ecovidrio-tik diote hau ez dela etorkizunerako bidea: “Edukiontzi bidezko gaikako bilketak, emaitza hobeagoak bermatzen ditu eraginkortasuna, kalitatea eta jasangarritasunaren ikuspegitik”.

Oraindik lan asko dago egiteko Espainian.

Datu guzti hauek Espainian beiraren birziklapenak modu egokian funtzionatzen duela adierazten dute, garapen jasangarri baterantz jotzeko eta gaur egungo ingurumen erronkei aurre egiteko. Hala ere, Jose Manuel Núñez-Lagos, Ecovidrio-ko zuzendari nagusiak dioen bezala: “ezin gara gelditu. Egia da birziklapenarekin konpromezu sendoa jasotzen dugula, baina oraindik ezberdintasun oso handiak ematen dira lurraldeen artean, eta hauek gainditzeko beharrezkoa da egungo birziklapen sistema bultzatzen duten politikak hedatzen badira”. Bere ustez, “momentu klabe betean gaude eta ordua da birzilpanerarekiko kopromezua legedian islatzeko”. Gainera, “aministrazio publikoekin kolaborazioa bultzatzen jarraitu behar da: ez da kasualitatea gehien birziklatzen den tokietan kolaborazio publiko pribatuak egotea”.

ZICLA eta Ecovidrio.

ZICLA Ecovidrio-rekin lankidetzan aritu da hainbat sentsibilizazio kanpainetan beirazko ontzien gaikako bilketa eta birziklapena sustatzeko. Kanpaina horien artean hurrengo jardunaldiak nabarmentzen dira:

  • Purisima Azoka (Llobregateko Sant Boi – Bartzelona) 2013, 2014 eta 2015ean.
  • Ascension Azoka Granollers-en (Bartzelona) 2014 eta 2015ean.
  • Motoziklismo Mundiala Montmelo-n (Bartzelona) 2014ean.
  • Erramu merkatua Kataluniako Vic hirian 2014ean.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.