Bloga

Beira birziklatu haiengatik.

19 Urr, 2019 | GAURKOTASUNA | 0 comments

ZICLA Beira birziklatu haiengatik Beira birziklatu haiengatik. 1

Joan den urriaren 17an ospatutako Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira, Ecovidrio enpresak “Beira birziklatu haiengatik” leloa duten 146 edukiontzi arrosa kokatu ditu Espainiako 21 hiritan. Ekimen honen helburua herritarrak kontzientziatzea eta aldi berean beiraren birziklapena sustatzea da, bularreko minbiziaren aurkako borroka bezalako kausa solidarioak lagunduz. Herritarrek edukiontzi arrosetan uzten duten beirazko ontzi kilo bakoitzeko, Ecovidrio enpresak euro bat emango dio minbiziaren aurka borrokatzen duen Sandra Ibarra Fundazioari.

Modu honetan, Ecovidriok bularreko minbiziaren aurkako borrokaren alde egiten du ingurumenarekiko ohitura arduratsuak sustatzen dituen bitartean.

Kanpainia.

Datozen asteetan, Ecovidrioren iglu arrosak hainbat hiritan egongo dira, hala nola, Madrilen, Bilbon, Gasteizen, Sevillan, Benidormen, Tarragonan, Santiagon eta Valladoliden. Minbiziaren aurkako borrokaren eta beira birziklatzearen alde pertsona gehiago mobilizatzeko, ekimena hiri gehiagotara zabaltzea espero da.

Bestalde, kanpaina sare sozialetan ere egingo da, non #ReciclaVidrioPorellas hashtaga erabiliz, hainbat influencer eta pertsonaia ezagunek indarrak batuko dituzten online ingurunean.

Ecovidrio eta Sandra Ibarra Fundazioa.

Ecovidrio Espainian beirazko ontzien hondakinen kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da.

Sandra Ibarra Fundazioa minbiziaren aurka borrokatzeko eta honen sendakuntzan aurreratzeko, ikerketa eta kontzientziazioa bultzatzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.