Bloga.

  • basque ecodesign meeting

Basque Ecodesign Meeting 2017.

Datorrek irailaren 19an eta 20ean Basque Ecodesign Meeting 2017, ekodiseinuaren inguruko euskal topaketa ospatuko da Bilbon. Aurten, Ekonomia Zirkular bateranzko trantsizioak ekarriko duen aldaketa ekonomikoak eta hauek sektore industrialean izan ditzaketen eraginak aztertuko dira.

Eusko Jaurlaritza eta ekodiseinua.

Basque ecodesign meetingBadira urte batzuk Eusko Jaurlaritzak ekodiseinu metodologia eta bizi-zikloaren kontzeptua euskal industrian barneratzeko ekintzak egiten hasi zenetik, Ihobe elkarte publikoaren bidez eta emaitza azpimarragarriekin. Emaitza hauen isla, hainbat euskal erakundeek ekodiseinua eta bizi-zikloko analisia bere produkzio prozesuetan barneratu izana da. Horretarako Euskal Herriak bi baliabide aipagarri ditu:

 

  • Basque Ecodesign Center, 2011an sortutako Eusko Jaurlaritzaren eta euskal industriaren 9 enpresa nagusiren arteko lankidetza publiko-pribatua.
  • Eta Basque Ecodesign Hub, 2016an sortua, Euskal Herrian ekodiseinuaren arloan egiten diren formakuntza jarduerak biltzen dituen ekimena.

2014an aurreko urteetan ekimen hauek lortutako emaitza onak gainontzeko industria sektoreekin partekatu ziren 2014ko Basque Ecodesign Meeting kongresuaren bidez. Aurtengo deialdian topaketa bi egunetara handitu da, lehenengo egun osoan aurkezpen orokor bat eta aurkeztuko diren gaien araberako foro ezberdinak egingo dira. Bestalde, bigarren egunean, sektoreen arabera banatutako foroak ospatuko dira.

ZICLA Basque Ecodesign Meeting 2017 topaketan.

ZICLA, BEM 2017 kongresuan egongo da Paula Landabaso-ren eskutik, Ihobe-n egondako denboran zehar garatutako Ekodiseinu eta Ekonomia Zirkularraren inguruko Basque Ecodesign Center-aren Ideia Koadernoen bilduma monografikoa aurkeztuko dituelarik. Aurkezpena “Ekonomia zirkular baterako Ekodiseinua saio paraleloan egingo da irailaren 19an 13:00etatik aurrera.

 

19 Ira, 2017 I Kategoriak: HIRI I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.