Bloga

Neurrira egindako bidegorriak Bartzelonan.

21 Mar, 2018 | BESTE BATZUK | 0 comments

Hiri bakoitzak, bidegorriak dituzten kaleak diseinatzeko estrategia ezberdinak jartzen dituzte praktikan; Bartzelonaren kasu konkretuan, Mugikortasun saileko arduradunek Bartzelonako bidegorriak dagokien kalera adaptatzearen alde egiten dute apustu, hare gehiago, zenbait kaleetan bidegorria tarteka egokituta dago toki bakoitzeko beharren arabera. Horretarako, huerrengo faktoreak hartzen dituzte kontutan:

  • Autobusak kale horretatik igarotzen diren ala ez,
  • Espaloien zabalera,
  • Aparkalekuen existentzia,
  • Hondakin edukiontzien presentzia,
  • Autobus geltokien presentzia,
  • Etab.

 

Bartzelonako bidegorri berriak.

Blog honetako beste artikulu batzuetan irakurri ahalko zenuten bezala, bidegorrien kopurua eta hedadura handitzen ari da Bartzelonan. Bidegorri sare berri honek hurrengo ezaugarri orokorrak ditu:

  • 1,40 metroko zabalera noranzko bakarreko bidegorrietan eta 1,90 metroko bi noranzko dituzte bidegorrietan.
  • Gainontzeko trafikoarengandik banatuta plastikozko piezen bidez.
  • Bidegorritik ibiltzen diren bizikleta kopurua zenbatzen duten sistemen instalazioa.
  • Galtzadaren zoladura berria.
  • Bizikletentzeko aparkalekuak bidegorritik hurbil.
  • Seinaleztapenaren hobekuntza eta bidegurutzeak hobetzeko irtenbide berriak.
  • Euri ura xurgatzeko estolden estalkien aldaketa bizizkleten gurpilen istripuak ekiditeko.

Hala ere, hiriko zenbait kaleek bost edo sei tarte ezberdin dituzte, honen adibide argia Serdenya kalea da Bartekonako zabalgunean. Kale honetan haein artean banatutako bi bide dituzten tarteak aurki ditzakegu, bat ibilgailuentzako eta bete bat bizikletentzeko; lau bideetako tarteak, ibilgailuentzeko bi, aparkaleku eta hondakin edukiontzientzako beste bat eta laugarren bat bizikletentzeko, hala nola autobus bideak ere barne hartzen duten bestelako konfigurazioak. Familia Sakratuaren aurrean bide oso berritzaile bat aurkitu dezakegu, espoloi oso zabalekin non bizikleta eta gainontzeko ibilgailuak batera ibiltzen diren eta gehienezko abiadura 20km/h-tan mugatuta dagoen.

ZICLA eta Bartzelonako bidegorriak.

2008-tik, ZICLA-ren Zebra® eta Zipper® bidegorri bereizgailuak, 100% plastiko birziklatu eta birziklagarriz eginak, Bartzelonako hainbat bidegorri babesten dituzte eta mugikortasun jasangarrian oinarritutako eredu bat sustatzen dute. Baina produktu hauek gure bezeroen eskuetan jartzeaz gain, proiektuaren inguruan aholkularitza eta jarraipena egiten dugu bidearen ezaugarrietara hobeto egokitzen den bidegorria diseinatzen laguntzeko.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.