Bloga.

  • Bartzelonako Bidegorria: Zicla-ren Zebra bereizgailuak dituzten tarte.

Bartzelonako Bidegorria: ZICLA-ren Zebra® bereizgailuak dituzten tarte.

Hiriburu katalanaren Travessera de Gràcia eta Paseo de San Juan lotzen dituen bidegorriak Zicla-ren Zebra® bereizgailuen aldeko apustua egin du.

Bartzelonako hirian, Escorial, Bailen eta Joan Blancas kaleen arteko bi norabidetako bidegorriaren zerbitzua ireki da pasadan asteburuan.

Erabilgarri dagoen tarte berri hau Cartagena kaletik Escorial kalera arte doan tartearekin lotzen da. Bidegorria errepidearen ezkerrean kokatuta dago eta uda aurretik onartutako bidegorriak diseinatzko Gidaliburua jarraituz eraiki da.

Gaur egun bidegorri hau Marina kaleko bidegorriarekin (goranzko norabideduna) bat egiten du eta laster Cartagena kalean obretan dagoenarekin eta Cerdeña kalean etorkizunean egingo denarekin ere bat egingo du, horrela itsaso-medi ardatza osatuz. Paseo de San Juan kaleko bidegorriarekin bat egiten du eta Villa de Gracia etxadi handiko kaleekin, Joan Blanques kalearen bidez.

Zab-aren (Zona Avanzada para Bicicletas gaztelaniaz) gehitzea.

Gurutze honetan bizikletentzako gune (Zab) bat seinaleztatu da, Llobregat norabidean doazen eta Bailen kalera biratu nahi duten txirrindularientzako gotorleku bat. Zab-ak, kerik gabeko itxarote-aldia eta lehentasunezko irteera ahalbidetzen du.

Motordun ibilgailuen zirkulazioaren aldaketa.

Ekintza honen bidez, motordun ibilgailuek ezkerrera biratzeko aukera galtzen dute San Juan pasealekutik Travessera-rantza Llobregat norabidean. Escorial kalea birrantolatu da ere eta horrela, Travesera de Gracia-n gainontzeko ibilgailuentzako bide bakarra geratuko litzateke norabide bakoitzeko.

21 Ots, 2017 I Kategoriak: HIRI I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.