Bloga

Bartzelonak espaloiak oinezkoei itzuli dizkie.

25 Abe, 2018 | BESTE BATZUK | 0 comments

Bartzelonako espaloiak oinezkoentzat.

Bide segurtasunari dagokionez, Bartzelonako udaletxearen misioa eta bisioa hurrengoa da, “oinezkoentzako hiri atseginago, seguruago eta jasangarriago bat lortzea. Mugikortasun seguruago bat lortzeko, beharrezkoa da hiri espazioan zehar mugitzen diren pertsona-talde zaurgarrienak babestea. Kotxea aparkatzean eta motorra edo txirrindua uztean, oinezko bilakatzen gara. Oinezkoak babestea, guztion segurtasuna hobetzea da, izan ere, momentu batean edo besteam, guztiak gara oinezko”.

Segurtasun hau bermatze aldera, Bartzelonako araudi berriak espaloietan zehar doazen txirrinduen amaiera ezarri du urtarrilaren 1etik aurrera eta hori betetzen ez duten biztaneleek isunak jasoko dituzte.

Udaletxearen ustez egungo txirrindu azpiegiturek garantia nahikoa eskaintzen ditu txirrinduak espaloitik ateratzeko eta espaloia oinezkoei itzultzeko. Txirrinduen lekua galtzada da, ahal izanez gero bidegorri bereiztuekin, 30kmh-ko eremuekin edo espazioa gainontzeko ibilgailuekin partekatuz.

Janet Sanz, Hirigintza eta Mugikortasun alkateordearen hitzetan, “orain hiria prest dago jada, biztanleriaren %90aren etxeetatik 300 metro baino gutxiagora bidegorri bat aurkitu daitekeelarik, eta bizikidetasun gatazkak sortzen dituen arazo batekin bukatu beharra dago”.

Txirrinduen amaiera Bartzelonako espaloietan: salbuespenak.

Araudi guztietan bezala, honetan ere salbuespenak aurkitu daitezke:

  • Gaueko 10ak eta goizeko 7ak bitartean txirrindulariek 4,75 metro zabalerako espaloiak erabili ahal izango dituzte (ohiko zabalera Eixample-n adibidez).
  • 12 urtetik beherakoek eta haiekin doazen helduek espaloiak erabili ahal izango dituzte espaloiaren zabalerari edo orduari erreparatu gabe.

 

ZICLA-n kaleetako bizikidetza hobetzea bilatzen dugu.

ZICLA-n hirietan mugikortasun segurua lortzeko irtenbideak sortzen ditugu. Zebra®  eta Zipper®, bidegorrietarako gure bereizgailuek, txirrindularientzako eta keleen gainontzeko erabiltzaileentzako azpiegitura seguru bat sortzea ahalbidetzen digute. Gure produktuak industria eta kontsumo osteko material birziklatuekin eginda daude, ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituz.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.