Bloga

Bartzelonak 5 bidegorri berri gehitu ditu.

21 Api, 2017 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Bartzelonak bere bidegorri sarea %21 baino gehiago handitu du eta egungo 116 kilometroak hirukoizteko asmoa dauka, horrela hiria mugikortasun jasangarriaren erreferente bat bihurtzeko. Jarduera guzti hauek 2013-2018 tarterako Pacto por la Movilidad Urbana (PMU)-ean biltzen dira, zeinen arabera bizikletaren erabilera %67 handitzea espero duen 2011-rekiko.

Mercedes Vidal mugikortasun zinegotziak prentsaurrekoan esan bezala, “Hiriko bizikleta kopurua modu seguruan eta gainontzeko garraiobideekin talkarik egin gabe handitzeko beharrezko baldintzak lortu nahi dira”.

Apirilean zehar, 3,6 kilometro berri gehituko dituzten bost bidegorri berri inauguratu dira eta maiatza eta ekainean zehar beste bosten amaierak aurreikusita daude.

Apirilean zehar estreinatuko bidegorriak hurrengoak dira:

  • Ramon Turró kalea, Poblenou ranbla eta Selva de Mar kalearen artean.
  • Selva de Mar kalea, Pere IV eta Gran Vía de les Corts Catalanes kaleen artean.
  • Sant Adriá kalea, Ferran Junoy eta Ciudad de Asunción kaleen artean.
  • Ciudad de Asunción kalea, en Sao Paulo eta Sant Adriá kaleen artean.
  • Cartagena kalea, Consell de Cent eta Travessera de Gracia artean.

Bidegorri guzti hauetatik interes gehien piztu duena Cratagena kalekoa da izan ere, mendialdea itsasaldearekin lotzen duen ardatz berri bat da eta gainera Guinardó auzoa Baiz Guinardó eta Playa de la Nova Icaria-rekin lotzen ditu.

Bidegorri berri hauetako lauetan Zebra® bereizgailua erabili da eta bosgarrenean  Zipper® sistema, bai bata zein bestea txirrindulariak gainontzeko ibilgailuetatik babesteko. Gainera, ingurumen inpaktu baxuko produktuak dira, plastiko birziklatuz osatuta daudelarik.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.


Gure soluzio, konfigurazio eta pertsonalizazio-proposamenek hirietako teknikariei eta gure produktuak erosten dituzten entitateen teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko betekizuna dute, baina izaera kontsultiboa soilik dute; ez dira proiektu betearazleak. Hiri edo erakunde horietako teknikariei bakarrik dagokie azken soluzio, konfigurazio eta/edo pertsonalizazioaren inguruan erabakia hartzea, eta irtenbide, konfigurazio eta/edo pertsonalizazio horiek hirigintza-, trafiko-, segurtasun- edo bestelako araudia errespetatzen dutela ziurtatzea, kasuan kasuko unean eta kokalekuan indarrean dagoena.