Badalonak ZICLA-ren plataforma modularren aldeko apustua egin du berriro ere, hiriko bi geltoki berrietan irisgarritasuna antolatu eta hobetzeko.
Plataforma modularrek dakartzaten onurak.
Plataforma modularrek bidaiariak autobusera igotzea errazten dute eta geltokiaren espazioa antolatzea ahalbidetzen dute, hala nola hirietan existitzen diren beste motetako higikortasun ereduekin ematen diren interakzioak hobetu. Plataforma berriek espazio erabilgarri gehiago uzten dute espaloian eta geltokiaren azalera mugatzen dute, horrela kotxeak geltokian aparkatzearen arazoa desagertzen da eta autobusa arazorik gabe gelditzeko aukera dauka. Gainera, mugikortasun murriztua duten erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzen dute eta markesinak zein informazioa emateko elementuak, plataforman bertan instalatzeko aukera ematen dute.
AMB-k pasadan urtean egindako gogobetetze inkestek erakutsi duten bezala, plataforma hauek hiritarren oniritzia jaso dute.
ZICLA-ren Vectorial® plataforma modularra.
ZICLA-ren Vectorial® autobus plataforma, muntatzeko erraza, modularra, iraunkorra, ikusgaia eta ekonomikoa izateaz gain, ingurumenarekiko atsegina da ere bai; plataforma hauek %100 birziklatuak eta birziklagarriak dira eta kable elektrikoen hondakinetatik eta PVC malguz egindako beste hondakinetatik berreskuratutako plastikoaz fabrikatzen dira.
0 Comments