Bloga.

Arnhem-Nijmegen-ek (Herbehereak) Velo-city jasoko du.

Pasa den astean, ekainaren 13tik 16ra Velo-City 2017Arnhem-Nijmegenen Txirrindularien Europar Federazioak antolatu zituen Velo-City konferentziak ospatu zituzten.

Bertan, besteak beste Europar Batasunera gidatuta dagoen txirrindularitza estrategia bat aurkeztu zuten.

Velo-city txirrindularitzari buruzko kongresu garrantzitsuenetako bat  da maila internazionalean eta bere helburu nagusia, txirrindularitza eguneroko garraiobide bezala bultzatzea da.

Velo-City kongresuak, txirrindularitza programen politikan, promozioan eta bultzatzean parte hartzen zuten pertsonak biltzen ditu: ingeniariak, arkitektoak, ikertzaileak, industriaren ordezkariak, bestelako negozioak, etab. Haien indarrak gobernuarekin (herri politikariak, legegileak, hezitzaileak) batzen dituzte ezagutza partekatzeko eta horrela, mundu mailako onurak ekarriko dituzten nazioarteko aliantzak sortu ahal izateko.

Velo-city-ren helburuak.

  • Txirrindularitzari buruzko informazio berriaren eta nazioarteko garraioaren plangintzaren inguruan kalitate handiko jakintza zabaltzea.
  • Biztanleei, negozioei, … onurak ekartzen dizkieten txirrindularitza politiken adibideak plazaratzea.
  • Herri txirrindularitza garraiobide efiziente, osasuntsu eta jasangarri moduan ikustarazi eta horrela bizikletaren erabilera bultzatzea.
  • Txirrindularitza planak garraioan barneratu, hirietako espazioen planifikazioan baita paper garrantzitsu bat joka dezaketen beste sektoreetan ere.
  • Garrantzizko aktore guztien parte-hartzea bilatzen du.

 

EU Cycling Strategy.

Zicla aurten eta hemendik aurrera Txirrindularien Europar Federazioaren EU Cycling Strategy ekimenaren babesle da. Ekimen hau garraioaren garapen jasangarriago bat lortzea eta 2030-rako mugikortasun sistema eraginkor bat sortzea bilatzen du.

20 Eka, 2017 I Kategoriak: BESTE, HIRI I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.