Bloga.

Amaitu da ProTIER proiektua, automobilgintzaren ebakin plastikoei aplikatutako ekonomia zirkularraren adibidea.

Auria Solutions Vitoria ibilgailuen isolamendu termiko eta akustikorako zoruen (aurrealdea eta atzealdea) eta alboko panelen fabrikatzailea da, Gasteizen kokatua. Bere produktuak elkarren artean bereizten eta, beraz, birziklatzen zailak diren plastikozko geruza gainjarriez osatuta daude. Hala ere, fabrikazio-prozesuan neurri handiko ebakinak botatzen dira, eta birziklatze-prozesu egokirik ez dagoenez, urtero 3.000 tona baino gehiagok zabortegian amaitzen dute.

Proiektua.

ProTIERrek soluzio berritzaileak bilatu eta ezarri ditu baliabide materialak optimizatzeko eta, ahal den heinean, hauek zabortegian amaitzea ekiditeko. Prozesuak, alde batetik, urratze-, birrintze- eta ehotze-etapa espezifikoak ditu, tamainak murrizteko eta materialen geruzak askatzeko. Bestetik, bide lehorreko bereizketa-eragiketak egiten dira, berreskuratutako materialak lortzeko. Ezarritako birziklatze mekanikoaren prozesuak bigarren mailako lehengaiak errendatzen ditu, % 90 edo gehiagoko purutasunekin eta berreskuratze-errendimenduekin. Birziklatutako lehengai horiek pieza berrien ekoizpenean sartzen ari dira dagoeneko, eta, gainera, materialetan interesa duten bestelako merkatu batzuk identifikatu dira, automobilgintzaz gain. Gaur egun zabortegira bideratutako materialetatik berreskuratu beharreko kantitate potentziala urtean 1.800 tonakoa da.

Parte-hartzaileak eta finantzaketa.

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jardueretarako Sozietate Publikoak, 30 mila euroko diru-laguntza eman dio euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak egiteko laguntza-programaren esparruan abiarazitako proiektu honi. Programa hau EGEF funtsen bidez finantzatzen da. ZICLAk proiektuan parte hartu du, eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide den Gaiker Teknologia Zentroaren laguntza ere izan du.

 

 

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.