Bloga.

  • altzari proiektua

Altzari proiektua: jasangarritasuna Euskadiko altzarien balio katean.

Altzari proiektua 2016ko irailean hasi zen jasangarritasuna eta eko-innobazioa Euskadiko altzari-sektorearen balio katean zehar sustatzeko eko-innobazio proiektu moduan, Ihobek, Ingurumen kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Herri Baltzuak, bultzatutako diru-laguntza deialdiaren baitan.

Altzari proiektua eta haren ezaugarriak.

altzari proiektuaEmaitza moduan proiektuan zehar Euskadiko altzarien sektoreko produktu eta enpresak ebaluatzeko metodo bat garatu da, baita web plataforma bat erosleek, ebaluatutako produktuen eta enpresen emaitzak ezagutu ditzaten eta horrela haien erosketa berdea sektoreari egokitutako irizpide orokor eta zehatzen arabera egin ahal izan dezaten.

Zehazki, produktuaren kudeaketa, balio katearen kudeaketa, enpresaren kudeaketa eta Erantzukizun Sozial Korporatiboa aztertzen dira, Europako etiketa ekologikoan, erosketa publiko berdean eta Ecovadis bezalako balio katearen kudeaketarako online tresnetan oinarritutako 24 irizpideren bidez. Metodoa aplikatzeak hurrengo emaitzak lortzea ahalbidetzen du:

  • Enpresa edo produktua, proposatutako irizpideekiko duen betetze mailaren argazki bat.
  • Hobekuntzarako proposamen orokorrak betetzen ez diren irizpideentzako.
  • Irizpideen betetze maila hobetzeko, ebaluatutako enpresak egin ditzakeen ekintza zehatzen proposamen bat, fitxa pribatu batean.

Horregatik, Altzari plataforma balio katearen ingurumen jasangarritasuna eta soziala zein den jakin nahi duten enpresei balio die, baita jasangarritasun kutsua duten eskakizunei erantzuna eman behar dieten erosleei ere.

ZICLAren parte hartzea Altzari Proiektuan.

Orain arte, metodoa proiektuan parte hartu duten 7 euskal enpresetan frogatu da, bakoitza altzariaren balio katearen maila bat ordezkatzen duelarik: Elkor, Maderas Urkia, Plásticos Alai, Irurena, Burdinola, EunGroup eta Icaza. Hauei esker tresna findu ahal izan da eta sektorearen berezitasunei egokitu. Enpresa hauen emaitzak jada webgunean daude eta horiek ikusteko aukera dago webguneko erregistroa bete eta gero. Proiektuaren lidergoa Habic-ek, Ekipamendu, Egurra eta Diseinuaren klusterrak izan du eta Ik Ingeniería eta ZICLA enpresen laguntza teknikoaren laguntza izan du.

Proiektua eta plataforma ezagutzera eman ziren 2017ko Ekonomia Zirkularrerako diru-laguntzaren deialdi berriaren aurkezpenean eta Basque Ecodesign Meeting 2017 kongresuan aipamen bereziak izango dituzte ere, irailak 19 eta 20ko sesio ezberdinetan.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.