Bloga

  • agregakin birziklatua

Kataluniako birziklatutako agregakinen sektoreak ingurumenaren kalitatearen aldeko apustua egin du.

Agregakin birziklatuen sektoreari lotutako bi enpresa, Sorres i Graves egara, S.A. eta Formigons Montcau, S.A. enpresek Kataluniako Generalitateko Lurralde Departamentuak eta Iraunkortasun Sailak ematen duen Ingurumen Kalitatearen Berme Bereizgarria jaso dute.

Alde batetik, Sorres i Graves Egara, S.A.-k bereizgarria lortu du eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetatik (EEH) sortutako granulometria desberdineko agregakin birziklatuengatik.

Eraikuntza sektorean, morteroak eta hormigoiak fabrikatzeko lehengai gisa erabiltzen dira.

Bestalde, Formigons Montcau, S.A. enpresak ekoetiketa jaso du egiturazkoak ez diren hormigoi-mota desberinengatik, formulazioan birziklatutako agregakinen %45 erabiliz fabrikatzen baitituzte.

Eraikuntza eta eraispeneko hondakinetatik birziklatutako agregakinak.

2016an, Katalunian 1,3 milioi tona EEH balioztatu ziren ekoiztutako 2,7 milioi tonetatik, beraz, sortutako guztiaren %48a balioztatu zen. Aurreikuspenen arabera, 2020. urtean birziklatutako agregakinen merkatua garatu egingo da, ekoizpen guztia aplikazio desberdinetara bideratzeko moduan.

Zicla eta agregakin birziklatuak.

Zicla-k birziklatutako agregakinak balioztatzeko eta produktu baliotsu hauen merkatua sustatzeko hainbat proiektuetan parte hartu du:

 

Ingurumen-kalitatearen berme bereizgarria eta EEH-ak.

Ingurumen kalitatearen bermearen Bereizgarria Kataluniako etiketa ekologiko bat da, indarrean dagoen araudiak derrigorrezkoak bezala ezartzen dituen zenbait ingurumen-kalitateko eskakizun gainditzen dituzten produktuak eta zerbitzuak saritzen dituena.

2005etik Ziclak Kataluniako Generalitateko Ingurumen Kalitateko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan dihardu, ingurumen-kalitatearen berme bereizgarriaren kategoriak garatzen. Zicla bermearen irizpideen garapenean aritu da, EEh-ekin zerikusia duten lehengaien eta birziklatutako produktuen zenbait kategoriatan:

  • Agregakin birziklatuen lehengaiak eta produktuak.
  • Material birziklatua duten hormigoizko porduktuak.

Gainera, Zicla-ren produktu guztiek ekoetikea ezagun hau dute, bakarra Kataluinian eta Espainian.

14 Ots, 2019 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona