5.0 birziklapena Ecoembes-en ekimen bat da herritarrak eta eudkiontzi horia telefono mugikorraren bidez konektatzeko, gehiago eta hobeto birziklatzeko helburuarekin.
Kataluiniako Generalitat-ak birziklatzeko proiektu berritzaile honen aldeko apustua egin du eta 5.0 birziklapena ezarriko duen lehen autonomi erkidegoa izango da. Oscar Martin, Ecoembes-eko kontseilari delegatuaren hitzetan, “Katalunia ekonomia zirkularrerako trantsizioa gidatuko duen “sandbox”-ean bihurtu nahi da, edo, bestela esanda autonomia erkidego hau berrikuntza zirkularra martxan jartzeko eta gizartean duen eragina baloratzeko espazioan bihurtu nahi da”.
5.0 birziklapenaren funtzionamendua: ingurumenaren zerbitzuan daude teknologia berriak.
Proiektu honen helburua, hirritarrak mobilizatzeko moduak eta ingurumenarekiko duen begirada goitik behera aldatzea eta horien inguruan hausnartzea da.
Oraingoz, ekimen pilotua da eta herritarrek izena WebApp batean eman beharko dute parte hartzeko. Edukiontziek QR kode bat izango dute hiritar bakoitzak bere “Smartphone”-aren bidez identifikatu ahal izateko. Herritarrek egiten dituzten birziklatze-ekintza bakoitzeko, “Reciclos” puntu digitalak jasoko ditu, ondoren iraunkortasunarekin lotutako produktu edo zerbitzuengatik trukatu ahal izango dituenak.
Oscar Martinek 5.0 birziklapena horrela ikusten du, “teknologia birziklapenari modu disruptiboan aplikatu daitekeenaren adibide gisa. Proiektu honekin herritarrek ingurumenarekin duten konpromezua handitzeko eta indartzeko bide berriak aurkitu nahi dira”.
Lehen pilotua martxan Katalunian 2019.an.
Lehen froga pilotua 2019.an jarriko da martxan Igualada, Granollers, Sant Boi de Llobregat herrietan eta Pla d’Estany eskualdean edukiontzi adimendunak ezarriz. Can Ruti Ospitalean (Badalonan) era Bartzelonako zenbait unibertsitatean (UPC edo Rovira i Virgili Unibertsitatean) paperontzi digitalak ezarriko dira ere bai.
0 Comments